- Ekintza eta ekimen horiek guztiak 2005 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta egongo dira.
- Izena Gaztelekuan eman behar da, eta azken eguna maiatzaren 14a izango da.
Elgoibarko Udal Gaztelekuak antolatuta dauka 2023ko uda. 2005-2010 urteetan jaiotakoentzako udalekuak izango dira, eta, gainera, hainbat irteera eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute gazteek. Izena emateko azken eguna maiatzaren 14a izango da, Gaztelekuan.
Udalekuei dagokienez, hiru eskainiko dira: irekia, ibiltaria eta surf ikastaroa Zumaian. Udaleku irekietan hainbat plan egingo dituzte bost egunez, 2 txandatan:
Udaleku irekiak: 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoentzat
- Uztailak 3: egun osoko txangoa: Ur-parkea (Logroño)
- Uztailak 4: Arratsaldeko jarduera: Hondartza (Ondarroa)
- Uztailak 5: Egun osoko txangoa: Escape room (Donostia)
- Uztailak 6: Goizeko jarduera: Trukearen jokoa (Eibar)
- Uztailak 7: Goizeko jarduera: Sukaldaritza lehiaketa (Gaztelekua)
Udaleku irekiak: 2008an edo lehenago jaiotakoentzat
- Uztailak 17: Egun osoko txangoa: Ur-parkea (Senpere)
- Uztailak 18: Arratsaldeko jarduera: Ilunabarra (Deba)
- Uztailak 19: Arratsaldeko jarduera: Hondartza (Mutriku)
- Uztailak 20: Egun osoko txangoa: Lasertag (Donostia)
- Uztailak 21: Goizeko jarduera: Sukaldaritza lehiaketa (Gaztelekua)
Udaleku ibiltaria: guztientzat. Uztailak 10-12. Elgoibar-Bergara-Oñati (2 gau)
Surf ikastaroa: guztientzat. Uztailak 24-28. Surf ikastaroa goizez 5 egunez (Zumaia)
Prezioak
Udaleku irekiek eta ibiltariek prezio berdinak izango dituzte:
- Elgoibarren erroldatutako familia ugariak, guraso bakarreko familiak edo bigarren seme-alaba gisa izena ematen dutenak (FU/GB/2SA): 24,5 euro.
- Elgoibarren erroldatuta dauden eta DSBE edo GLL (DSBE/GLL) jasotzen dituzten familiak: 10,5 euro.
- Gainerakoek prezio orokorra izango dute: 35 euro.
Surf udalekuei dagokienez, prezio hauek izango ditu:
- Elgoibarren erroldatutako familia ugariak, guraso bakarreko familiak edo bigarren seme-alaba gisa izena ematen dutenak (FU/GB/2SA): 31,5 euro.
- Elgoibarren erroldatuta dauden eta DSBE edo GLL (DSBE/GLL) jasotzen dituzten familiak: 13,5 euro.
- Gainerakoek prezio orokorra izango dute: 45 euro.
Deskontuak
Nerabe guztiek udako oporraldiko aisialdiko eskaintzan parte hartu ahal izateko, Elgoibarko Udal Gaztelekuak zenbait deskontu egingo ditu. Deskontua aplikatzeko, beharrezkoa izango da Gaztelekuan familia-eredu jakin bat dela edo izaera sozialeko dirulaguntzak jasotzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea.
Plazak esleitzea:
- Ekintza bakoitzak plaza mugatuak ditu.
- Elgoibarren erroldatutako nerabeek izango dute lehentasuna.
- Plaza lortzeko, Gaztelekura ekarri behar da:
- Gaztelekuko zerbitzuan parte hartzeko baimen-fitxa (paperean).
- Ekintzan parte hartzeko baimen-fitxa (paperean).
- Jardueraren kuota (eskudirutan).
- Plaza kopuru mugatua dagoenez, izena emateko hurrenkera errespetatuko da plazak esleitzeko orduan.