Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko ‘Nire aitak ere bere denbora eskaintzen dit’ Aita Parekidearen I. Kanpainak baditu marrazki irabazleak

  • Kanpaina horren bidez, haurrak gurasoekiko harreman hori islatzen duen marrazki bat egitera gonbidatu zituen herritarrak, aitatasun zaintzaile horiek ikusaraziz. 

Elgoibarko Berdintasun sailak ‘Nire aitak ere bere denbora eskaintzen dit’ Aita Parekidearen I. Kanpaina jarri zuen martxan Aitaren Egunaren bueltan, martxoak 19. Kanpaina horren bidez, haurrak gurasoekiko harreman hori islatzen duen marrazki bat egitera gonbidatu zituen herritarrak, aitatasun zaintzaile horiek ikusaraziz. Guztira 38 marrazki izan dira aurkeztuak. 

Jarduera hiru kategoriatan banatzen da: Haur Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak; Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako ikasleak; Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleak. 

Kategoria bakoitzeko sariak Txankakuaren bonuak dira, herriko dendetan erosi ahal izateko. Hirugarren sarietarako 20 € bonoetan, bigarren sarietarako 40 € bonuetan, eta lehen sarietarako 60 € bonuetan.

Honakoak izan dira sarituak:

Maren Fernandez 1. saria. 1. kategoria
Libe Jurado 1. Saria. 2. kategoria
Nora Alvarez 2. Saria. 2. kategoria
Jare (LH3, Ikastola) 3. Saria. 2. kategoria
Adan Leon 1. Saria. 3. kategoria
Oihane Meabebasterretxea  2. saria. 3. kategoria

Zorionak guztiei!

Aitatasunak’ ikastaroa apirilaren 27an eta maiatzaren 4, 18 eta 25ean

Lehiaketarekin batera, ‘Aitatasunak’ ikastaroa eskainiko da Lilan apirilean eta maiatzean. Mikel Arakistain On: Giz/Ez: Berdin elkarteko kideak zuzenduko du.

Ikastaroaren helburua aita izateak dakartzan onurak ezagutaraztea, sentimenduak adieraztea eta besteak eta eskaintzen dituen aukerak zaintzea izango da. Ikastaroa hiru arlotan zentratuko da nagusiki: aita eta gizona izateko prozesuan bide propioa egitea, parte-hartzaileen artean konfiantzazko harremanak sortzea eta familiarekin eta gizartearekin dituzten erantzukizunez jabetzea. Laburbilduz, tresnak eta baliabideak eskainiko dira seme-alabek bizitzan dituzten premiei arduraz erantzuteko gaitasunak garatu ahal izan ditzaten.

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da, euskaraz, Lilan. Aitei eta haurren erreferente diren gizonei zuzenduta dago. Izen-emateak esteka honetan egin behar dira: https://labur.eus/lila2023.