- Adin-tarte bakoitzerako hainbat jarduera antolatu dira, eta Aste Santuan eta Pazko astean egingo dira.
- Plan horietan martxoaren 6tik 17ra bitartean inskribatu beharko dira interesatuak.
Aste Santuko eta Pazko asteko oporrak direla eta, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Udal Ludotekak udaberriko oporren programazio berezia antolatu dute herriko umeentzat. Adin-tarte bakoitzak plan desberdinak izango ditu.
LH1 eta LH3 arteko haurrentzat bi plan antolatu dira. Alde batetik, tribuen astea, apirilaren 3tik 5era, 9:00etatik 13:00etara. Txabola bat sortzea, tribuen arteko lehiak…. egingo dituzte. Prezioa: 36 euro, bazkideek 32 euro. Eta bigarren jarduera zientziaren astea izango da, apirilaren 11tik 14ra, hainbat ordutegitan:
- Apirilaren 11n: Durangora irteera (9:30-16:30).
- Apirilak 12: Tie Dye kamisetak (9:00-13:00).
- Apirilaren 13an: Laboratoriumera irteera (9:30-16:30).
- Apirilaren 14an: esperimental sukaldaritza (9:00-13:00).
Prezioa: 69 euro, bazkideek 62 €. Bi jardueren prezioa 94,5 eurokoa da, bazkideek 85 eurokoa.
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. ikasleek bi jarduera izango dituzte aukeran:
- Apirilaren 3tik 5era, egonaldia Lasturren. Irteera 10:00etan eta itzulera 17:00etan. Prezioa: 72 euro; bazkideek 65 €.
- Apirilaren 13an, iluntzean, 18:00etatik 22:00etara. Prezioa: 12 euro; bazkideek 11 €.
Plan horiek guztietan martxoaren 6tik 17ra bitartean inskribatu beharko dira interesatuak. Horretarako hiru modu daude: jardueren kartelean dagoen QR kodea eskaneatzea, www.elgoibarkoizarra.eus helbidean edo Ludotekan edo Elgoibarko Izarraren bulegoan izena ematea. Gainera, Udalak dirulaguntzak eskainiko ditu eta informazio gehiago 943 741 050 telefonoan edo gazteria@elgoibar.eus helbidera idatziz eska daiteke.