50 urte beteko dira 2022an Victor Zubiaurre eta Txomin Mujikak, dultzainak hartuta, eta Ricardo Gorriti, danborrarekin, Dultzainero taldearen lehen alea jarri zutenetik.
Abuztuaren 22tik 29ra bitartean ospatuko dira. Guztira 80 ekitaldi inguru izango dira adin eta gustu guztientzako.
Kontsultatu egitaraua bere osotasunean www.elgoibar.eus -en. Datozen egunetan banatuko da Elgoibarko etxe guztietara.
Elgoibarko Udalak 2022ko San Bartolome jaiak aurkeztu ditu. Guztira 80 ekintzaz gozatzeko aukera izango dute elgoibartar zein bisitariek abuztuaren 22tik 29ra. Ane Beitia, Elgoibarko alkateak, Andrea Arriola, Udaleko Kultura zinegotziak eta herri eragileek aurkeztu dute egitaraua.
Pandemia osteko lehenak izango dira, 2 urteko geldiunearen ostean. Elgoibarko Dultzainero Bandak jaurtiko duen txupinak emango die hasiera jaiei. 50 urte beteko dira 2022an Victor Zubiaurre eta Txomin Mujikak, dultzainak hartuta, eta Ricardo Gorriti, danborrarekin, Dultzainero taldearen lehen alea jarri zutenetik. Ordutik, urte osoan, ezinbesteko osagai bihurtu dira dultzaineroak Elgoibarko ekimen ugaritan, bereziki San Bartolome jaietan.
Abuztuaren 23an San Bartolome bezpera ospatuko da, abuztuaren 24an San Bartolome egun Nagusia, 25ean Txiki Eguna, 26an Nerabeen eta Gazteen Eguna, 27an Baserritarren Eguna, eta, hilak 28a, igandea, Jubilatuen eta Umeen Eguna.
Ohiko eran, musika izango da protagonista nagusietako bat: Gozategi, Zea Mays, EME (Elgoibarko Musika Elkartea), Puro Relajo, Kantu kolore, rockalean… igoko dira oholtzara. Kale ikuskizunak eta kalejirak ere ugariak izango dira Mauxitxa txarangarekin, Baltzola eta lagunak, Psicoclown, Trapu Zaharra, Zirika Zirkus…
Azpimarratzekoak ere Larrain dantza eta bisita gidatuak, zeinak egonkortu egin diren. Sokamuturra abuztuak 25, 26 eta 28an izango da. 28an King-kongetik irtengo da.
Osatzen dute egitaraua ere Euskadiko Limousin Txapelketak, Sagardo lehiaketa eta dastaketa, Gazta lehiaketa, bertsolariak… Haurrek ere eskaintza zabalaz gozateko aukera izango dute: umeen parkeak, tailerrak, txirristadak, bazkaria, margo lehiaketa…
Kirol jarduerei erreparatuz, abuztuaren 24an eta 26an profesionalesn esku pilota jaialdia ospatuko da, 27an San Bartolomeetako XXII. Harri-jasotze Txapelketa eta 28an LXXV. Etxaniz Memoriala Txirrindulari Lasterketa eta XII. Euskal Herria Kopa Finalerdia S.D. Eibar – Alaves-en artean.
Bestalde, ez dira faltako San Bartolome jaietako betiko hitzorduak: erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten kalejirak, txarangak, soka dantza, goitibeheren jaitsiera, dantza eta txistu emanaldiak edota jubilatuen bazkaria.
Ane Beitia alkateak nabarmendu du “urte gogorrak bizi izan ditugu, eta garai honen ondoren, berriz ere ospatuko ditugu gure jaiak, ohi dugun moduan. Aurtengo jaiak herritarrei eskainiak izatea nahi dugu eta denontzako jaiak izatea. Adin eta gustu guztietarako ekintzak ditugu eskuartean, egun batzuetan, urte osoko kezkak egun alde batera utzi, eta gure artean izango direnekin batera, garairik dibertigarriena eta gozagarriena bizitzeko aukera izan dezagun”.
Alkateak azpimarratu du ere herri-eragileen lana: “esku artean duzuen jai egitaraua herriko talde eta elkarteekin izandako elkarlanaren emaitza da. Herritar askok zein udal langileek egingo dute lan guztiok jaiak zoriontasunean goza ditzagun. Izan daitezela irribarre zabalaz ospatzeko egunak, erantzukizunez, zuhurtziaz eta elkar errespetatuz, inolako indarkeriarik gabe”.
Elgoibarko Udalak 215.000 euroko aurrekontua bideratuko du jaien antolakuntzara, 2019an baino ia 7.000 euro gehiago. 2019ko aurrekontuan 45.000 euro gehiago jarri ziren. Guztira, bi jai urtetan 52.000 eurotan hazi da jaietara bideratzen den partida ekonomikoa.
Herritar guztientzako jaiak
Udalak, elgoibartar guztien parte-hartzea bermatzeko helburuarekin, hainbat neurri hartu ditu:
- Hainbat jardueratan lehenengo ilara gordeko da gurpildun aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat.
- Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara ez da musikarik jarriko barraketan, entzumen hipersentsibilitatea duten pertsonek ere barraken guneaz gozatzeko aukera izan dezaten.
- Lekueder parkea buruhandirik gabeko gunea izango da, beldurra duten umeek zein babeslekuren bat behar duten pertsonek toki lasai bat izan dezaten.
- Txiki egunean, Bolatokiko parkea eta Mintxetako igerilekuak ardo zipriztinik gabeko guneak izango dira, egun hau ardo gabeko espazioetan bizi nahi duten pertsonentzat.
Jai berdinzaleak
Elgoibarko Udalak, Berdintasun eta Gizarte Ongizate sailen bitartez, Jai Berdinzaleak kanpaina abiaraziko du. Xehetasunak aurrerago eskainiko ditu Udalak, baina, aurreratu dute prebentzio guneen inguruko informazioa:
Abuztuak 23 asteartea
- Botiltzarra programa.
- 00:00-1:00 Substantzien inguruko informazio eta testing gunea. Maalako errotondan.
Abuztuak 26 ostirala
- Botiltzarra programa.
- 00:00-03:00 Substantzien inguruko informazio eta testing gunea. Maalako errotondan.
- 22:00-01:00 Beldur barik gunea. Maalan.
Abuztuak 27, larunbata
- Alkoholimetria gunea. Maalan.
- 22:00-01:00 Beldur barik gunea. Maalan.
Jaume Gubianas Escudéren ‘Guztion Festa’ kartelak iragarriko ditu 2022ko San Bartolome jaiak
Elgoibarko Udalak, Kultura Sailaren bitartez antolatutako 2022ko San Bartolome Jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketari dagokionez, helduen atalean 20 lan aurkeztu dira eta Jaume Gubianas Escudéren ‘Guztion Festa’ kartela suertatu da garaile. Haurren lehiaketara, berriz, 13 kartel aurkeztu dira.
Egitaraua. Datozen egunetan banatuko da Elgoibarko etxe guztietara.