- Bisitan bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte teknologia aurreratuak aplikatzen dituzten ekoizpen-prozesuak, elgoibartar industria-sektorearen gaitasun berritzailea eta eskatutako lanbide-profilak.
Martxoaren 13an eta 16an, Berkoa Machine Tools enpresa bisitatu zuten Bizilabeko gazteek. Lehen Hezkuntzako eta DBHko 44 ikaslek hartu dute parte.
Jardunaldia industriaren errealitatea hurbiltzen eta gazteenen artean bokazioak pizten saiatu da. Bisitan bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte teknologia aurreratuak aplikatzen dituzten ekoizpen-prozesuak, elgoibartar industria-sektorearen gaitasun berritzailea eta eskatutako profil profesionalak.
Elgoibartar Udalak eta Elhuyarrek bultzatzen dute Bizilabe eta herriko gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko, ekintzailetzarekiko eta sormenarekiko interesa eta motibazioa sustatzea du helburu.