Elgoibarko 2023ko kirolari federatu onenak saritu dituzte

  • Guztira 22 sari banatu dira: 18 kirol elkarteen eskutik eta 4 Udal Kirol Patronatuak. 
  • Ekitaldi honek herrian Kirol elkarteek era boluntarioan egiten duten lana aitortzea du helburu. 

Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldia ospatu da gaur, asteazkena, abenduak 20, Musika Eskolako Auditorioan.  XVI. edizioa izan da aurtengoa.

Guztira 22 sari banatu dira 2023ko edizioan: 18 kirol elkarteen eskutik eta 4 Udal Kirol Patronatuak.

Ekitaldi honek herrian Kirol elkarteek era boluntarioan egiten duten lana aitortzea du helburu. Elgoibarren 20 kirol elkarte daude eta hauetan, guztira, 1500 pertsona inguru daude federatuta. Kirol elkarteek bizitza, herrigintza, herri kohesioa, balioen sustapena, e.a. luzea eskaintzen diote herriari, horregatik Udalak bere aitortza eskaini nahi die ekitaldi honetan herriko kirol elkarte guztiei.

Ekitaldia mahai inguru batekin osatu da. Oraingoan, Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarra izan da bertan, kirol arloko osasun mentalari buruzko hitzaldia emateko.

Honakoak izan dira sarituak:

KLUBA  KIROLA  MERITUAK  SARITUA
SAN MIGUEL HIRU-TXIRLO BOLA ELKARTEA  BOLA JOKOA  Urte asko darama bola jokoan, afizio handia diona, eta Arriaga-San Antolin auzoko bolari bakarra da  EDU ARRONA
MORKAIKO MENDIZALE  

ELKARTEA 

MENDIA  Morkaikoko Natur taldeko partaideak dira biak eta Elgoibartarron artean naturaren ezagutza eta zaletasuna sustatzen egin duten lan guztiagatik. HARITZ ARRIETA-ANDER IZAGIRRE
SIGMAKO PROBALEKUA  

ELKARTEA 

HERRI KIROLAK  Sigma probaleku elkartean urteetan zehar emandako laguntzarengatik, bai patrozinatzaile moduan eta baita ere beti esku bat botatzerako  prest egon delako  ANTON ARRILLAGA
ZARTA  ARKU TIRAKETA  Elgoibarren arku tiraketa sustatzen Zarta klubari emandako laguntzarengatik  IÑAKI MUGURUZA
5 MINTXETA ATLETISMO TALDEA  ATLETISMOA  Urte osoan egiten duen konpromiso, lan eta sakrifizioagatik. Abenduaren 3an Valentzian egindako marka pertsonal handiagatik, 2 ordu  eta 34 minuturekin. Eta Mintxeta Atletismo Taldearen izena daramalako lehiatzen den proba guztietara  IGOR TORRES
6 LA UNION  EHIZA  Armagintzako maisua, ehiza-eskopeten fabrikatzailea, Deba eskualdeko armeria bakarraren jabea, hil honen amaieran erretiratuko dena  eta errelebo faltagatik ateak itxiko dituena.  ANGEL MOTREL
LAGUN TALDEA TXIRRINDULARI  ELKARTEA  TXIRRINDULARITZA  Iturriaga abizenak urte askoan lotura handia izan du bailarako txirrindularitzarekin eta Alberto 30 urtetan izan da Lagun Taldea txirrindulari eskolako patrozinatzailea. ALBERTO ITURRIAGA
8 C.D. ELGOIBAR  FUTBOLA  CD Elgoibarko portero ohia eta urte asko darama klubeko porteroei entrenatzen. Azken 8 urteetan Futbol Eskolako porteroei ari da  entrenatzen,  ELIAS FERNANDEZ
OLAIZAGA KIROL TALDEA  KARATEA  Bere ahalegin eta iraunkortasunagatik eta Karateko lehen dan gerriko beltzeko azterketa gainditu izanagatik.  MARIA BEGOÑA BAUTISTA
10  ELGOIBARKO IGERIKETA TALDEA  IGERIKETA  Urte hauetan egindako ibilbide oparoagatik eta herrian, gorengo mailako igeriketa ordezkatzeagatik baita Euskal Herritik kanpo eta  nazioartean ere.  PAULA CALVO
11  LAGUNAK PILOTA ESKOLA  PILOTA  Gomazko paletako pilotaria, aurten Gipuzkoako lehen mailako pala txapelketan azpitxapeldun eta Gipuzkoako federaziotik hautatua izan  da Graun txapelketa jolasteko.  GORKA LIZARRALDE
12  EGOKRAN JUDO TALDEA  JUDOA  Egokran taldeko judoka honek abenduaren 3an Iruñean Espainiako beteranoen 90 kg azpiko kategorian azpitxapelduna izatea lortu zuen  BORJA GOIKOETXEA
13  40 X 15 TENIS ELKARTEA  TENISA  Kluba sortu zenetik laguntzen jardun du antolatu diren ekintza desberdinetan bolondres moduan, elkarteak antolatu dituen tenis  txapelketa guztietan ere parte hartu du eta elkartearen sponsorra ere bada  RAMÓN ZAPATA
14  ELGOIBAR SASKIBALOI TALDEA  SASKIBALOIA  Pertsona alaia, triplista ona eta beti denei laguntzeko prest.  MIKEL LAHOZ
15 ZUBI ONDO XAKE ELKARTEA  XAKEA  Klubean egiten duen lanagatik, Xakea herrian sustatzeko beti lanerako prest dagoelako  VICENTE SANTOS
16  URBIZI URPEKO JARDUEREN  ELKARTEA  URPEKARITZA  Beti prest dagoelako taldearen ekintzen antolaketan parte hartzeko eta baita ere gure afizioa hedatzeko egiten duen lanagatik.  GORKA HEIS
17  URNOBITZA KIROL KLUBA  MOTOAK  Langile nekaezina motorren munduan beti laguntzeko prest dagoena  IGOR IRIONDO
18  SANLO ESKUBALOI TALDEA  ESKUBALOIA  Sanlorekin ibilbide luzea dauka, beti laguntzeko prest, azkenengo bi Zuzendaritza taldeetan parte hartu zuen eta orain Salento taldeko  delegatua izaten jarraitzen du  JUAN CARLOS ARROYO
19  UDAL KIROL PATRONATUA  BOLONDRESA  Pilotan eta mendi lasterketetan aritzen den elgoibartar gaztea beti prest dago elkarte desberdinetan eta antolatzen diren ekintzetan esku  bat bolondres bezala botatzeko  ALEX BERGUA
20  UDAL KIROL PATRONATUA  FUTBOLA  CD Elgoibarren eman ditu bere ibilbideko lehenengo urteak. Aurten Errealak fitxatu du eta kadete taldean jokatzen ari da. Euskadiko  selekzioarekin ere sarritan jokatu du aurten eta Palentzian pasa den aste bukaeran jokatu zuen maila oso altua emanez.  SARA ETURA
21 UDAL KIROL PATRONATUA  ROLLERSKI Ipar Irrintzi iraupen-eski taldea sortu berri dute Elgoibarren eta 13 urteko gazte elgoibartar honek 3 urte daramatza Nafarroako, Euskadiko  eta Espainiako txapelketan emaitza oso onak lortzen, Aurten besteak beste Euskadiko eta Espainiako txapelketan urrezko domina lortu  ditu ANDDE ELIZBURU
22  UDAL KIROL PATRONATUA  FUTBOLA  CD Elgoibar taldean hasi zen futbolean eta Urki eta SD Eibar taldeetan ere jokatu eta gero, Athletic de Bilbao klubeko bigarren eta  hirugarren taldeetan jokatzen ari da 19 urteko aurrelari elgoibartarrak  OIHANA AGUIRREGOMEZKORTA
23 UDAL KIROL PATRONATUA  TXIRRINDULARITZA Emakume elgoibartar honek 80. hamarkadan hasi zen 9 urterekin txirrindularitzan lehiatzen. Aitzindari izan zen garai harietan eta  gizonezkoekin lehiatzen zuen arren oso emaitza onak lortu zituen Lagun Taldea elkarteko mallotarekin. 10 urteko ibilbidea izan zuen  gaixotasun batek bizikleta lagatzera bultzatu zuen arte. Lorpen asko izan zituen baina agian nabarmenena Bergamon, Italian, ospatu zen  Munduko txapelketan lortu zuena izan zen. Lasterketako ihesaldian sartu zenean, aurreko gurpila alkantarilla batean sartu eta erorikoa  izan zuen baina hala ere sorbalda aterata helmugara iristea lortu zuen, ordurarte Mundial bat bukatzen zuen lehenengo emakume euskalduna izanik. ELI GUTIERREZ