Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibarko 100 enpresa, establezimendu edo entitatek debalde erregistratu ahal izango dute .eus domeinua lehen urtean

  • Udalak erraztasunak emango ditu entitateen digitalizazioan euskara lehenesteko, .eus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri. Webgunea orain egiten dutenek, gainera, zerbitzaria ere doan izan dezakete lehenbiziko urtean.

 

Elgoibarko Udala eta PUNTUES Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, enpresa, saltoki, ostalaritza establezimendu, elkarte eta entitateetan webgunea sortu edo berritu nahi dutenek urtebetez domeinua eta zerbitzaria doan izango dute, beste abantaila batzuen artean.

PUNTUESU Fundazioa .eus domeinua sustatzen eta zaintzen duen erakundea da eta euskarak sarean presentzia handiagoa izan dezan lan egiten du. 

Helburu horiek gauzatzen laguntzeko, eta Elgoibarko ingurune digitalean euskararen presentzia handitzeko helburuarekin, elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu zuten Elgoibarko Udala eta PUNTUEUS Fundazioak, joan den martxoan. Hitzarmen honek herritarrentzat dituen abantailak gogora ekarri dituzte orain. Udalak erraztasunak emango ditu entitateen digitalizazioan euskara lehenesteko, .eus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri. Webgunea orain egiten dutenek, gainera, zerbitzaria ere doan izan dezakete lehenbiziko urtean.

 

Hona hitzarmenean jasota dagoen eskaintza eta .eus domeinuak dituen abantailak, zerrendatuta:

Udalaren eskaintza

  • Lehen urtean .eus domeinua doan (domeinua erregistratzeko deskontu kodea emango dute).
  • Zerbitzaria (edo hosting zerbitzua) doan lehen urtean, proiektu digitala orain aktibatu behar dutenentzat.
  • Laguntza teknikoa aldaketa informatikoak egiteko.
  • Itzulpen laburrak eta zuzenketak egiteko laguntza.

 

PUNTUEUS domeinuaren abantailak

  • Zibersegurtasunaren zaintza aktiboa.
  • Interneteko harreman seguruak.
  • Berehalako arreta, bertatik bertara.
  • Webguneak automatikoki euskarara itzultzeko aukera.
  • EUS marka bat da eta bezeroengandik gertu egoteko aukera.

 

Elgoibarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin, PUNTUEUS fundazioarekin zein Elgoibarko Izarrarekin jarri daiteke harremanetan argibideak jaso edota eskakizunak egiteko, honako bide hauen bidez:

 

Puntueus domeinu eskaera HEMEN egin daiteke: https://labur.eus/f6cLj