Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Elgoibar ZaintzaLabek, zaintza sistemari buruz hausnartzeko proiektuak, diagnosi faseari hasiera eman dio

  • Elgoibarko 65 urtetik gorako pertsona guztiei galdetegi bat bidali zaie posta bidez. Betetzeko epea maiatzaren 22an amaituko da.
  • Galdetegia online ere bete daiteke esteka honetan: https://labur.eus/ZaintzaLabElgoibar.
  • Zaintzalab-Elgoibarren helburua da iraupen luzeko zainketen arloko jardunbide egokien esperientzia pilotu bat sortzea, udalerriko zaintza-ereduaren jarduera-plan batean islatuko dena.

COVID-19ak eragindako krisi sanitario, ekonomiko eta sozialak gabeziak nabarmendu ditu zaintza eredu eta sisteman. Horrek zaintzaren egitura tradizionalak aldatzeko beharra azaleratu du. Horregatik, Elgoibarko Udala 2021ean hasi zen BIZITZEN FUNDAZIOA, SARTU, ERROTIK eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera ZAINTZALAB-ELGOIBAR proiektua.

Zaintzalab-Elgoibarren helburua da iraupen luzeko zainketen arloko jardunbide egokien esperientzia pilotu bat sortzea. Horretarako, 3 fase planteatu dira. Lehenengo fasea, 2022an burutua, zainketen arloan tokiko esperientzia berritzaileen jardunbide egokien gida bat egitea izan da. Horretarako, Gipuzkoan eta Euskadin zaintzaren arloan tokiko mailan egin diren esperientzia berritzaileei buruzko informazioa eta ezagutza identifikatu eta bildu da. Proiektuaren bigarren fasean, Elgoibarko zainketei buruzko diagnostiko bat egingo da, eta, azkenik, hirugarren fasean, diagnostikoaren bidez lortutako informazioaren arabera, udalerriko zaintza-ereduaren jarduera-plan bat diseinatuko da.


Diagnostiko-fasea, hasita

Udalak hasiera eman dio Elgoibarko zainketen egoerari buruzko diagnostiko-faseari. Diagnostikoaren helburua da udalerrian zainketen arloan bizi den egoeraren argazkia egitea eta, horrela, dauden beharrak eta problematikak identifikatzea. Kontuan hartuta zainketen kontzeptua oso zabala dela eta gai horrek hainbat pertsona-profil dituela, lehen diagnostiko eta ekintza-plan honetarako arreta 65 urtetik gorako pertsonengan jarri da, eta arreta berezia jarri da Gizarte Zerbitzuekin harremanik ez duten eta arrisku-egoeran edo mendetasun-hasieran dauden pertsonengan.

Elgoibarko 65 urtetik gorako pertsona guztiei galdetegi bat bidali zaie posta gutun bidez. Betetzeko epea maiatzaren 22an amaituko da. Inkesta HAZn, Jubilatuen Etxean, Aita Agirre kulturgunean, Olaizaga kiroldegian edo Musika Eskolan entregatu daiteke. 

Galdetegia online ere bete daiteke esteka honetan: https://labur.eus/ZaintzaLabElgoibar.

Ahalik eta informazio gehien biltzea funtsezkoa da Elgoibarren zaintzaren arloan dauden beharrei eta arazoei erantzungo dien ekintza-plana egin ahal izateko. Hori dela eta, Udalak eragiten dien pertsona guztiak (65 urtetik gorakoak, familiako zaintzaileak, etab.) galde-sorta betetzera animatu ditu.