- Proiektuak 87.923,43 euroko aurrekontua du, eta Eibarko Udalak obrak kontratatzea eta mantentze-lanak egiteko ardura izango du. Elgoibarrek, berriz, ekipamendua jarriko du, eta mantentze-lanen eta garbiketaren kostuaren % 40 ordainduko du.
- Egitasmoak Aldundiak bidean berean jarritako argi sare berriari jarraitzen dio, datozen egunetan martxan jarriko dena.
Bide-azpiegituren, trafikoaren, hiri-garraioaren eta mugikortasunaren inguruko udal-eskumenetan bildutako hitzarmen honek Elgoibar-Eibar bidegorrian autogarbiketa sistema duen komun bat jartzea du helburu, bi udalerriek mugikortasun-baldintzen eta irisgarritasunaren hobekuntzarekin duten konpromiso bateratua islatuz.
Digorges, S.L.k egindako proiektuak 87.923,43 euroko aurrekontua du eta 8 asteko exekuzio epea. Obren exekuzioa eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioaren ardura Eibarko Udalarena izango da eta ekipamenduaren horniketa eta instalazioa aldiz Elgoibarko Udalarena.
Eibarko Udalak komuneko garbiketa eta mantentze zerbitzuak kontratatzeko, eta hauen lanaren jarraipena egiteko konpromisoa hartu du. Bestalde, Elgoibarko Udalak 2024. urterako 14.500,00 eurotan ezarritako mantenu eta garbiketaren kostuaren %40 ordainduko du.
Obrak amaitutakoan, bi erakundeek beharrezko mantentze-lanak eta konponketak egiteko konpromisoa hartzen dute, jarduketa horiek berariazko hitzarmen baten sinaduraren bidez arautuz.
Hitzarmen honek bi udalek elkarrekin duten konpromisoa islatzen du herritarren mesederako inguruko bide-azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzeko.
Egitasmoak Aldundiak bidean berean jarritako argi sare berriari jarraitzen dio, datozen egunetan martxan jarriko dena.