Elgoibar Bizilaben izena emateko epea zabalik irailaren 18ra arte

  • Seigarren urtez jarraian, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloan interesa eta motibazioa garatzeko aukera paregabea eskainiko die udalerriko gazteei.
  • Izen-emateak 2024ko irailaren 18ra arte egin daitezke, esteka honen bidez

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek herritarrei gogorarazi nahi diete oraindik badituztela plazak Elgoibarko Bizilabe proiektuko zenbait taldetan izena emateko. Interesa duten pertsona guztien parte-hartzea errazteko, izena emateko epea 2024ko irailaren 18ra arte luzatu da.

Seigarren urtez jarraian, STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloan interesa eta motibazioa garatzeko aukera paregabea eskainiko die Bizilabe Elgoibarrek udalerriko gazteei. Tailer eta proiektuen bidez, eta sektoreko profesionalen gidaritzapean, 10 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek diziplina horiek aztertu eta esperimentatu ahal izango dituzte, ekintzailetza eta sormena sustatuz.

Programa 2024ko urritik 2025eko maiatzera bitartean garatuko da IMH Campusean, eta honako hauek biltzen ditu: esperimentu zientifikoak eta teknologikoak egitea, eskualdeko ikerketa zentroetara eta enpresetara bisitak egitea, eta sektoreko profesionalekin zuzeneko elkarreragina izatea.

Bizilabe Elgoibar 2024-2025ko ordutegia:

Asteazkena:
LH 5-6: 17:00 – 18:30
DBH 1-2: 18:30 – 20:00
DBH 3-4: 15:30 – 17:00
Osteguna:
LH 5-6-eko taldean ez da plazarik gelditzen.
DBH 1-2: 18:30 – 20:00

Hileko kuotak (Elgoibarko gazteentzako Udalak diruz lagundutakoak):

  • Orokorra: 18 €hilean.
  • Familia ugariak, guraso bakarrekoak eta langabetuak: 10 €hilean.
  • Bigarren anai-arrebak familia ez ugarietan: 10 €hilean.
  • Laguntza sozialak jasotzen dituzten familiak: 4 €hilean.

Elgoibarko Udalak eta Elhuyarrek interesa duten gazte guztiak animatu nahi dituzte Bizilabe Elgoibarrek eskaintzen duen aukera hau aprobetxatzera. Izen-emateak 2024ko irailaren 18ra arte egin daitezke, esteka honen bidez

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Elgoibarko Udalarekin edo bisitatu Bizilaberen webgune ofiziala. Udalak balio handiko hezkuntza-ekimen honetan seme-alabak inskribatzera gonbidatzen ditu familia guztiak.