Aita Agirre kulturgunean 3 musika emanaldiz gozatzeko aukera izango da datozen asteetan

  • Igande honetan, irailak 17, LEOK’K taldeak ‘Bizirik hala ere’ diskoa aurkeztuko du eta ostean ‘Debabarreneko rockaren sorrera gogoan’ ikus entzunezkoa eskainiko dute.

 

2023an ekin zion Elgoibarko Udalak Aita Agirre kulturgunean programazio berezi bat antolatzeari. Udazkenean ere ez du hutsik egingo; 3 musika emankizun antolatu dira, doan: 

  • Igande honetan, irailak 17, LEOK’K taldeak ‘Bizirik hala ere’ diskoa aurkeztuko du eta ostean ‘Debabarreneko rockaren sorrera gogoan’ ikus entzunezkoa eskainiko dute. 12:30ean izango da.
  • Urriaren 29an, 12:30ean, Popatik taldeak ‘Maitatzeari’ diskoa taularatuko du. 
  • Azaroaren 12an, 12:30ean, Pollo Rosa taldeak ‘Emakume abeslariak’ antzerki musikatua eskainiko du. 

Udalak herritarrei antolatutako ekitaldietara bertaratzeko deia luzatzen die.