Egin errenta aitorpena euskaraz

Elgoibarko Udalak, Eibarko eta Soraluzeko udalekin batera, “Errenta aitorpena euskaraz!” izeneko kanpaina abian jarri du, herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko.

Kanpaina horren baitan, udalak esku-orri bat argitaratu du, errenta aitorpena euskaraz egiteko dauden aukeren berri emateko. Guztira, 5.500 ale kaleratu ditu, eta herriko etxebizitzetan banatuko dira. Horretaz gain, herriko banku erakundeei eta aholkularitza etxeei ere helaraziko zaiei esku-orri hori, kanpainari buruzko informazioa eskuratu dezaten, eta haien bezeroen artean euskararen erabilera sustatu dezaten Foru Ogasunarekiko harremanetan.

Era berean, hainbat udal bulegotan ere eskuratu ahal izango da kanpainaren esku-orria.

Izan ere, taulan ikus daitekeen moduan, azken urteotan handituz joan da errenta aitorpena egiteko euskara hautatu duten pertsonen kopurua, baina badago zer hobetua oraindik ere:

 

Herria 2008ko errenta aitorpena 2023ko errenta aitorpena 2008-2023 aldiko bilakaera
Kopurua Ehunekoa Kopurua Ehunekoa
Eibar 708 % 4,54 1.642 % 11 + 7
Elgoibar 514 % 8,05 1.172 % 18,90 + 10
Soraluze 302 % 13,65 476 % 24,30 + 11

 

Bestalde, esku-orrian ageri denaren arabera, hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, aitorpen mekanizatua eta internet bidezkoa.

Gipuzkoako Foru Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak 

Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa