- Merkatuan dagoen eskaintza aztertu eta gomendagarriak diren jostailuen aukeraketa jasotzen dute katalogo hauek.
- Hautaketa hori egiteko zenbait irizpide hartu dituzte kontuan: hezkidetza, emozioak, kooperazioa, zentzumenak eta beste zenbait faktore lantzen dituzten…
- Deskargatu (.zip, 200Mb)
Gabonen gertutasuna aitzakia, Udal Ludotekak, Udal Gaztelekuak eta Atxutxiamaikak eskuragarri jarri dituzte aurreko urteetan elkarlanean sortutako jostailuen katalogoak. Katalogo hauek 2015etik 2021era antolatu diren jostailuen erakusketetan hautaturiko jostailuak batzen dituzte.
Jolasteak modu positiboan eragiten die umeei eta nerabeei, baita helduei ere. Izan ere, jolasaren bitartez harremanak eta balore ezberdinak lantzen dira, lagunartean, momentu dibertigarriak sustatzen dira eta emozioen lanketa, esplorazioa, esperimentazioa zein komunikazioa bezalako aspektuak lantzen dira.
Hortaz, jostailuek pertsona ororen garapenean duten garrantziaz jabetuta, lan taldeak merkatuan dagoen eskaintza aztertu eta gomendagarriak diren jostailuen aukeraketa egin du urtez urte.
Hautaketa hori egiteko zenbait irizpide hartu dituzte kontuan: hezkidetza, emozioak, kooperazioa, zentzumenak eta beste zenbait faktore lantzen dituzten jostailuak izatea, alegia.
Gainera, jostailuak erosteko gomendioak ere landu eta proposatu dituzte:
- Parte-hartzaileen gaitasun eta abilezien garapenerako egokia den jostailua izatea.
- Oparitzen den jostailu kopurua zaintzea.
- Jostailu askotarikoak bilatzea, alderdi ezberdinak lantzen dituzten jostailuak.
- Jostailuak transmititzen dituzten baloreak zaintzea: indarkeria, sexismoa, lehiakortasuna…
Lan horren emaitza helbide honetan eskura daitezkeen katalogo hauetan aurkitu daiteke, non adin-tarte ezberdinei zuzendutako eta balio hezitzaile eta ezaugarri ezberdinei erantzuten dieten jostailuak bildu diren.
Beraz, aukeratu zuen neurrikoa eta ekin jolasteari!