Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

‘Dementziak, ezagutzen dituzu’ hitzaldia eskainiko da ostegun honetan, irailak 22, Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira

  • Hitzaldia 15:30ean hasiko da Kultur Etxeko hitzaldi gelan, eta hizlaria AFAGIko psikologoa izango da.
  • Zinemari erreparatuz, ‘París, distrito 13’ eta ‘Red Rocket’ pelikulak eskainiko dira IV. Iñaki Agirre Zinemaldian.

Alzheimerraren Nazioarteko Egunaren harira, ‘Dementziak, ezagutzen dituzu?’ hitzaldia eskainiko da ostegun honetan, irailak 22. Saioa Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da 15:30etatik aurrera. Hizlaria Gipuzkoako Senitartekoen, Laguneneta Alzheimerra edo beste dementziaren bat duten Pertsonen Elkarteko (AFAGI) psikologoa izango da. Eta egun honekin lotuta, Aita Agirre Kulturguneko arkupea argiztatu egingo da asteazkenean.

Egun berean, ostegunean, Lilaren I. urteurreneko jaia ospatuko da. Herritar guztientzako irekia izango da, eta 18:30ean hasiko da Lilan.

Aurreko egunean, hilaren 21ean, Gaztelekuaren irekiera izango da. Ikasturte honetako ordutegia hau da: astearte, asteazken, ostegun eta igandetan, 17:00etatik 20:00etara; eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Bestalde, ostiral honetan, hilaren 23an, Sotoko Hotsak musika jaialdia ospatuko da Kultur Etxeko sotoan 23:00etatik aurrera. Sarrera bakoitzaren kostua 5 eurokoa da.

Larunbat honetan, hilaren 24an, hil bukaerako feria egingo da. 09:00etatik 14:00etara Baserriko produktuen salmenta egingo da Kalebarren plazan. 11:00etatik aurrera, aldiz, Elgoibarko Club Deportivo Elgoibar elkarteak pintxoak prestatuko ditu Kalebarren plazan Elgoibarko baserri eta harategietako produktuekin. 12:00etatik 14:00etara, gainera, umeentzako tailerra antolatu da. Tailer hauen helburua da, besteak beste, Elgoibarko txikienek garaiko produktuak, bertako animaliak eta baserrietako kultura ezagutzea. Eguerditik arratsaldera ganadu erakusketa egingo da Kalebarren plazan. 12:30ean, aldiz, erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleteen kalejira egingo da.

Igandeari dagokionez, Euskadiko Aizkolari Txapelketako finalerdia ospatuko da. 12:00etan hasiko da Olaizaga kiroldegian.

  1. Iñaki Agirre Zinemaldia

Aste honetan, bi pelikula eskainiko dira Ongarri Zine Klubak antolatutako IV. Iñaki Agirre Zinemaldian:

 

  • PARÍS, DISTRITO 13: osteguna 22 (21:00) eta ostirala 23 (19:00).
  • RED ROCKET: larunbata 24 (19:00 eta 22:15), igandea 25 (19:00) eta astelehena 26 (21:00).

Sarrera doakoa izango da.