BPXport enpresako sorosle eta monitoreen greba mugagabearen ondorioz, larunbatetik aurrera, apirilak 22, Udal Kirol Patronatuko ikastaroak bertan behera eta igerilekua itxita 

  • Grebak dirauen bitartean afekzioa jasaten duten zerbitzuen kuotak ez dira kobratuko. 
  • Udal kirol Patronatuak kirol-zerbitzuen BPXport-eko langile eta enpresaren arteko akordioa lortzeko bitartekari lanak egiten jarraituko du.

Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan lan egiten duten BPXport enpresako sorosle eta monitoreek greba mugagabea abiatu berri dute. 

Ondorioz, Olaizaga kiroldegian eta Mintxetan honako eragina izango du grebak:

OLAIZAGA ETA MINTXETA:

Sorosle zerbitzurik egongo ez denez, Olaizaga kiroldegiko igerilekua itxita egongo da larunbatetik aurrera, apirilak 22, sorosleen grebak irauten duen denboran.

Olaizagako eta Mintxetako bestelako instalazioak irekita egongo dira, hau da, Kirol taldeek Olaizagako kantxa eta Mintxetako futbol zelaia erabiltzeko aukera izango dute eta Udal Kirol Patronatuko abonatuek eta bestelako erabiltzaileek Olaizagako eta Mintxetako instalazioak (rokodromoa, muskulazio gelak, aldagelak, saunak, squasha, tenis, padel eta atletismo pistak, futbol zelaiak, kantxa, e.a.), erabiltzeko aukera izango dute.

KIROL IKASTAROAK:

Astelehenetik aurrera, apirilak 24, ikastaroak ez dira eskainiko. Apirileko azkenengo astean emango ez diren ikastaroen prezioaren portzentaiaren itzulketa egingo da. 

Grebak dirauen bitartean afekzioa jasaten duten zerbitzuen kuotak ez dira kobratuko. 

Udal kirol Patronatuak kirol-zerbitzuen BPXport-eko langile eta enpresaren arteko akordioa lortzeko bitartekari lanak egiten jarraituko du, betiere, herritarrei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzea bermatze aldera.