Datorren asteartean, urtarrilak 28, Udalbatzarraren Osoko Bilkurak egingo duen ohiko bilera

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udaleko you tube kanalean  jarraitu ahal izango da zuzenean.

Gaiak:

LEHENENGOA.- 2024ko abenduaren 17an egindako  bilkuraren akta onartzea. 

BIGARRENA.- Eranskina onartzea, etxeko laguntza  zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Adundiaren  eta Elgoibarko Udalaren arteko hitzarmenaren  ondorio ekonomikoak zabaltzekoa eta hasierako  indarraldiari amaiera ematekoa. 

HIRUGARRENA.- Elgoibarko bide publiko jakinetan  ibilgailuen aparkamendu mugatua arautzeko ordenantza  behin betiko onartzea. 

LAUGARRENA.- Gipuzkoako Foru Aldundiak eta  Elgoibarko Udalak 2022ko maiatzaren 20an sinatutako  lankidetza hitzarmenaren, hau da, 6E El Pilar eremuan  adinekoentzako gizarte zerbitzuen hornikuntza eta  aparkaleku bat eraikitzeko hitzarmenaren Eranskina  onartzea. 

BOSGARRENA.- EH Bilduk aurkeztutako idatzia, Iñigo  Loyola Garate Hirigintza Batzordeburu gisa eta  Debemeneko (Debabarreneko Landa Garapeneko  Elkartea) ordezkari gisa dimisioa eskatzeko. 

SEIGARRENA.- Eskari – galderak.