Datorren asteartean, abenduak 17, Udalbatzarraren Osoko Bilkurak egingo duen ohiko bilera

18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udaleko you tube kanalean  jarraitu ahal izango da zuzenean.

Gaiak:

  • LEHENENGOA.- 2024ko azaroaren 26an egindako bilkuraren akta onartzea.
  • BIGARRENA.- Elgoibarko Udala Suspertze,  Transformazio eta Erresilientzia Plana gauzatuko  duen erakundea den aldetik, Iruzurraren aurkako  neurrien planari atxikitzea, Iruzurraren aurka  borrokatzeko Adierazpen Instituzionala onartzea  eta Iruzurraren aurkako Etika eta Jokabide Kodea  onartzea. 
  • HIRUGARRENA.- Elgoibarren egindako hainbat  obra interes berezikoak edo herri onurakoak direla  adieraztea, EIOZren gainean hobaria aplikatu ahal  izateko helburuarekin. 
  • LAUGARRENA.- Eskari – galderak.