- Horrez gain, ostiralean, ekainak 9, Udal Musika Bandaren ‘Queen gaua’ kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izango dute elgoibartarrek, 22:30ean Maalako parkean.
Elgoibarko agenda kulturalak eskaintza zabala jasotzen du datozen egunetarako. Ekainaren 8an, osteguna, Minbiziaren Aurkako Elkartearen mahai informatiboa ezarriko da 10:00etatik 13:00etara, Kalebarren plazan, AECC eta Gizarte Zerbitzuen Sailaren eskutik. Arratsaldean, ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak, 19:30ean, Musika Eskolako auditoriumean.
Ostiralean, ekainak 9, Dantza Jaialdia eskainiko dute I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak eta EMUDAFEk, 19:00etan, Kalegoen plazan. Gauean, berriz, Udal Musika Bandaren ‘Queen gaua’ kontzertu bereziaz gozatzeko aukera izango dute elgoibartarrek, 22:30ean Maalako parkean.
Larunbatean, ekainak 10 larunbata Elgoibarko Ikastolaren eguna izango da eta baita SANLO Festa ere. Egun berean, Merlin Medinarekin, ‘Hausnarketa taldea: gizarte-errotzea’ 16:00etatik 18:00etara, Lilan. Gazteleraz. Etxeko langileentzat. Ez da izena eman behar.
11n, igandea, Auzoko Jaia 2023: kultura ezberdinetako familia eta herritarren topaketa. Gure herrietako hizkuntza eta kultura aniztasuna ezagutzeko jaia:
11:30ean, ongietorria Kalegoen plazan eta harrera Udaletxean.
11:45ean, hamaiketakoa Aita Agirre kulturgunean.
12:30ean, musikaz eta dantzaz girotutako ibilbidea, Aita Agirre plazatik hasita.
13:15etik 16:15era, Maalako parkean: munduko hizkuntzak, musika, dantza afrikarrak, umeentzako tailerrak, janari dastaketa…
Antolatzaileak: Topagunea, Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala.
KZ Guneko doako ikastaroak
Ekainaren 1etik 14ra bitartean, Elgoibarko KZ Gunean ‘Ofimatika tresnak-Libreoffice’ ikastaroa eskainiko da, 09:00etatik 11:00etara. Informazio gehiagorako, aurrez aurre (ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea 943023640 telefonoaren bidez), 943023640 telefonoaren bidez edo webgunean (www.kzgunea.eus).