- 18:00etatik 20:00etara izango da, Kalegoen Plazan. Helburua da egiten duten lana ezagutaraztea eta herritarrak gonbidatzea boluntario gisa parte hartzera antolatzen dituzten jardueretan.
- Diptikoa
22 elkartek hartuko dute parte ostegun honetan, abenduak 29, Elgoibarko I. Boluntariotza Azokan. 18:00etatik 20:00etara izango da, Kalegoen Plazan. Udalak eta parte hartu duten elkarteek ezarri duten helburua da egiten duten lana ezagutaraztea eta herritarrak gonbidatzea boluntario gisa parte hartzera antolatzen dituzten jardueretan.
Ane Beitia Elgoibarko alkateak zehaztu duen bezala, “gure elkarteei esker jarduera ugariz goza dezakegu. Egiten duten lana ezinbestekoa da jarduera asko garatzeko, horregatik, elkarte horiek egiten duten lanari esker, Elgoibar herri bizi-bizixa da”.
Hona hemen gure herriko elkarteek egiten dituzten jarduerak:
- Aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusiorako jarduerak: kirola, aisialdia, musika-terapia, zaldi-terapia, bestelako terapiak…
- Dislexia duten pertsonei eta haien familiei laguntzea da, eta dislexiaren eragin akademikoa eta soziala murrizteko tresnak eskaintzea eta aholkuak ematea.
- Adineko pertsonei laguntzeko jarduerak: paseoak, txangoak, musika emanaldiak, antzerkia, mahai-jokoak, irteerak, txangoak…
- Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta kulturartekotasuna bultzatzeko jarduerak: hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, zine-forum emanaldiak…
- Egoera zaurgarrian dauden pertsonei laguntzea: elikagai, arropa eta jostailu bilketa; eskolako errefortzu saioak; nahi gabeko bakardadea ekiditeko akonpainamendu lanak…
- Herritarren artean, eta, bereziki, haur eta gaztetxoen artean, kirolarekiko zaletasuna bultzatzea eta kirola praktikatzeak arlo guztietan dakartzan onurak zabaltzea: futbola, atletismoa, urpekaritza, txirrindularitza, eskubaloia, medizaletasuna…
- Ingurumena eta natura zaintzen laguntzeko jarduerak: bertako basoa sustatuz; landare eta animaliei babeslekua eskaini eta errekak osasuntsu mantenduz.
- Gure herriko kultur eta ondare adierazpena bultzatzeko laguntza ematea: museoak, danborrada, gabonetako jaiotza mekanikoa, musika, filmak…
BOLUNTARIOEN AZOKAN PARTE HARTUKO DUTEN ELKARTEAK:
GIZARTE ONGIZATEA
- NUALA nualaelkartea@gmail.com
- ELGOIBARKO GURUTZE GORRIA elgoibar@cruzroja.es
- NAGUSILAN nagusilanelgoibar@gmail.com
- DISLEGI dislegidebabarrena@ni.eus
- ELGOIBARKO CARITAS muorbe@telefonica.net
- ELGOIBARKO JUBILATUEN ELKARTEA jubelgoibar@gmail.com
BERDINTASUNA
- HAIZEA haizeataldea@gmail.com
- LOREAK asociacionloreak@gmail.com
KIROLA
- C.D. ELGOIBAR cde@cdelgoibar.com
- MINTXETA ATLETISMO TALDEA mintxeta@mintxeta.com
- URBIZI urbiziurazpikoelkartea@gmail.com
- ELGOIBARKO LAGUN TALDEA elt_txe@hotmail.com
- SANLO directivasanlo@gmail.com
INGURUMENA
- MORKAIKO aarriola@gaindu.com
- BASOBIZIA elgoibarkobasobiziak@gmail.com
KULTURA
- HEZUR MUSEOA
- ONGARRI ongarri@outlook.com
- DANBORRADA Elgoibardanborrada@gmail.com
- BELENISTAK elgojaiotza@gmail.com
- KABALGATA muorbe@telefonica.net
- PARROKIA muorbe@telefonica.net
- PARROKIAKO ABESBATZA maiteloiola@hotmail.com