Bizilabe Elgoibarko gazteek Aranzadi bisitatu dute Bilboko Elhuyar Zientzia Azokaren zozketan eskuratutako sariagatik

  • Lehenik eta behin, Donostiako Zorroaga eraikina bisitatu zuten. Ondoren, Aranzadik Ekogunean duen urmaelean, laginketa bat egin zen bertako fauna aztertzeko.

Bizilabe Elgoibarko gazteek Aranzadi Zientzia Elkartera bisita egin dute, Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan egindako zozketan lortutako sariaren ondorioz.

Familiakoekin batera, Elgoibarko gazteek bertatik bertara ezagutu zuten Aranzadiko lana, Elhuyar Zientzia Azokako egonaldian eginiko zozketan lortutako sariari esker. Bisitak zientzia-elkarteko profesionalek gidatu zituzten.

Lehenik eta behin, Donostiako Zorroaga eraikina bisitatu zuten. Han, liburutegian eta sailetan zehar ibili ziren, eta ikerketak eta bildumak ikusi ahal izan zituzten, besteak beste, herpetologia, herbarioak eta animalien hezurrak.

Ondoren, Aranzadik Ekogunean duen urmaelean, laginketa bat egin zen bertako fauna aztertzeko. Uhandre palmatuak ikusteko aukera izan zuten, eta azterketa-ontzi batean sartu eta gero askatu zituzten. Gainera, bi aran ikusi zituzten parke berean.