- Plaza bat hilerriaren eta brigadako beste material batzuen inbentarioa egiteko izango da, eta bestea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren helbideak eguneratzeko.
Elgoibarko Udalak, Lanbiderekin lankidetzan, Euskal Enplegu Zerbitzuak programa bat jarri du abian 2024an tokiko enplegua sustatzeko, administrari laguntzaileen bi plaza aldi baterako kontratatzean oinarrituta. Plaza bat hilerriaren eta brigadako beste material batzuen inbentarioa egiteko izango da, eta bestea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren helbideen eguneratzeko.
Proiektu horien helburua da Lanbide Heziketan prestakuntza eta administrazio eta kudeaketako lanbide-arloa duten bi pertsona kontratazea. Alde batetik, hilerriaren eta brigadaren beste material batzuen inbentarioa egiteko lanpostuan, pertsona hori arduratuko da hilerriko panteoien egoeraren inbentarioa egiteaz: kontserbazio-egoera, okupazioa, beharrak eta abar. Hilerriaren zatia amaitutakoan, lan-metodologia beste udal-lokal batzuetara zabalduko da, eta bertan brigadako materiala, ekipoak eta tresnak bilduko dira. Bestalde, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren helbideaen eguneratzeko lanpostuan, pertsona hori arduratuko da zuzeneko harremana egiteaz Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren matrikularen eta Katastroaren artean.
Programaren xehetasunak:
- Lanpostuak: administrari laguntzailea.
- Proiektuak:
- hilerriaren eta brigadako beste material batzuen inbentarioa egitea
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren helbideen eguneraketa.
- Lanaldia: osoa (% 100).
- Kontratuaren iraupena: 4 hilabete.
- Kontratu mota: Enplegu-politika aktiboen programei lotua.
Parte hartzeko baldintzak:
- Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta egotea.
- Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba edo Mutrikun erroldatuta egotea.
- 2023an aipatutako udalek tokiko enplegu-programen edo EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan kontratatu ez izana.
- Eskatutako titulazio akademikoa izatea.
- EGA euskara-maila edo goragokoa izatea.
- Ofimatika aurreratua izatea.
Eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, Enplegu Zerbitzuan adierazitako egunetan. Iragarkia: https://labur.eus/biplazaberri .Informazio gehiagorako: www.lanbide.eus
Hautaketa-prozesua
Hautaketa-prozesua Lanbideren aurreko hautaketa batekin hasiko da, ezarritako baldintzen arabera. Ondoren, Elgoibarko Udalak azken hautaketa egingo du, hautagaien egokitasuna eta merezimenduak baloratuz. Epaimahaia Udaleko Hirigintza Saileko teknikari batek eta udal langileen beste bi kidek osatuko dute.
Kontratazio-prozesuari buruzko informazioa, hala nola aurrez hautatutako pertsonen zerrenda, proben deialdiak eta azken emaitzak, Udal webguneko lan eskaintzaren atalean argitaratuko da.
Xehetasun gehiagorako, interesdunek Lanbideren atarian kontsulta dezakete deialdia hemen edo Elgoibarko Herritarren Arretarako Zerbitzura jo:
HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
Santa Ana kalea 2, 20870 Elgoibar
Tel: 943 741050
Posta elektronikoa: arreta@elgoibar.eus