Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Berdinzaletasuna eta eraso matxistarik gabeko jaiak sustatzeko kanpaina jarri da abian Elgoibarren

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Lilako mahaikideekin batera eta herriko ostalarien laguntzarekin bultzatu da “Jaietan ere, indarkeria matxistari EZ!” kanpaina.

Abuztuaren 26an eta 27an Beldur Barik Gunea ezarriko da eta 25ean berdintasun fotokola egongo da kaleetan. 

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Lilako mahaikideekin batera eta herriko ostalarien laguntzarekin, “Jaietan ere, indarkeria matxistari EZ!” kanpaina abiatu du, jaiak berdintasunean eta erasorik gabe igaro daitezen.

Elgoibarko Udalak, San Bartolome jaietan ere, eraso matxistarik gabeko herri baten alde egin nahi du, eta horrexegatik, herriko talde feministei eta ostalariei lankidetzan aritzeko proposamena egin die. Udalak uste du denon ardura dela festak guztiontzat seguruak eta gozagarriak izateko lan egitea; eta bide horretan, ezinbestekoa da eraso matxisten prebentzio lanetan herriko eragile ezberdinak lankidetzan aritzea.

Aurtengo jaietan, bi egunetan izango da Beldur Barik Gunea, hau da, eraso matxisten prebentzio eta aholkularitza zerbitzua: abuztuaren 26an, eta 27an, ostirala eta larunbata, Maalako parkean, 22:00etatik 1:00etara.

Gainera, abuztuaren 23an, bezpera egunean, 18:30ean, herriko emakumez osatuta dagoen ULUKA BATUKA taldearen saio erreibindikatzailea izango da Kalegoen plazan. Jaien hasieran garbi utzi nahi da, jai parekideak lortu behar ditugula, eta hori guztion erantzukizuna dela. Beraz, elkarretaratze ekitaldiarekin bat egiteko deia egin nahi zaie herritar guztiei.

Halaber, abuztuaren 25ean, Txiki egunean, 13:00ak eta 16:00ak bitartean, Kalebarren plazan, “Jaietan ere, indarkeria matxistari EZ!” fotokolaren 4. edizioa egingo da, herritarren argazkiak jasotzeko. 

Bukatzeko, herriko ostalariei prebentzioan laguntzeko lankidetza proposamena egin zaie, eta kanpainan parte-hartzeko prest agertu diren 12 ostalarien bitartez, txapa moreak, betaurreko moreak…banatuko dira, identifikatzen diren erasoak salatzera animatzeko. Honekin batera, Lilakideekin batera landu den protokoloa banatuko da, eraso matxista baten aurrean jarraitu beharreko pausoak azaltzen dituen protokoloa, hain zuzen (poltsikorako esku-orri formatuan).

Kanpaina bultzatzen duten erakunde eta elkarteen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzakia emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera, alegia. Eta herritar guztiei dei egiten diete jaietan ere jarrera sexistarik gabeko espazioak sorrarazten laguntzeko.