- BSTK Basotik Fundazioak antolatutako topaketa 19:00etan izango da Aita Agirre kulturgunean eta Debabarrena eskualdeko baso jabeei zuzenduta dago.
BSTK Basotik Fundazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren %100eko partaidetza duen fundazio publikoa da, eta bere helburua Gipuzkoako basoak uztea saihestea da, baso jabeei zaintza iraunkorreko zerbitzu bat eskainiz herri ikuspegi batetik, alderdi ekonomikoez haratago ingurumen eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartzen dituena.
BSTK Basotik Fundazioaren informazioa eta xehetasunak azaltzeko, Fundazioak informazio-topaketa antolatu du martxoaren 13an, 19:00etan, Elgoibarko Aita Agirre kulturgunean. Eskualdeko baso jabeei zuzendutako ordubeteko jardunaldia izango da, eta bertan Fundazioko arduradun eta teknikariek proiektuari buruzko argibide guztiak azalduko dituzte. Interesdunek informazioa bertatik bertara eskuratu eta edozein zalantza argitu ahal izango dute. Sarrera doakoa da eta ez da beharrezkoa izango hitzaldira joateko izena ematea.