Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Banatu dira 2024ko Elgoibarko Idazlan Lehiaketako sariak 

  • Atzo, apirilak 17, arratsaldeko 18:30ean egin zen Aita Agirre kulturguneko areto nagusian 2024ko idazlan lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia. Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara eta Gazteria eta Hezkuntza sailen bitartez, antolatu duen VII. Idazlan lehiaketara 166 lan aurkeztu dira, eta horietako 26 izan dira sarituak. 
  • Sarituen argazki bilduma

Sariak banatzeko ekitaldian, Maialen Gurrutxagak alkateak epaimahaiak egindako lana eskertu du, baita ikastetxeek egindako lana ere, eta sarituak zoriondu ditu. Jarraian, lanak ebaluatzeaz arduratzen diren pertsonei eman die hitza.

Epaimahaia herriko literaturzale eta idazleek osatu dute, hala nola, Jasone Osorok, Jon Eugik eta Iñigo Otañok.

Lehiaketaren helburua ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzea da, eta epaimahaikoen hitzetan, aurtengo edizioan azpimarratzekoa da balorazioa ezin dela iazkoa bezain baikorra izan parte-hartzeari dagokionez, jaitsi egin delako; eta horrek epaimahakideei kezka eragiten dielako. Batez ere, goiko mailetan gertatu da, eta lanen kalitatean ere eragina izan du, ale on gutxiago izan direlako. Hau horrela, aurten C eta E mailetan idazlan bana bakarrik saritu da. Erabaki hori hartu dute beheko mailetan ipuin nabarmengarri gehiago zeudelako sarituak izatea merezi zutenak. Hala ere, ez diete inongo meriturik kendu nahi irabazleei, lan oso onak eta originalak saritu dituztelako maila guztietan.

Izan ere, epaimahaiaren iritziz, garrantzitsuena da ipuinak idatzi dituztenen talentua eta esfortzua saritzea eta, batez ere, lanaren balio literarioa aitortzea. Hau horrela izanik, beheko mailetan balio literariodun ale ugari izan dira, eta, ondorioz, A eta B mailetan, lau ipuin gehiago saritu ditu epaimahaiak. Egia esan, beheko mailetako istorio batzuen kalitateak asko harritu ditu. Aldi berean, txalogarria iruditu zaie gaien aniztasuna eta protagonista narratzaile oso originalak aurkitzea. Bestalde, ipuin batzuk eskolan landutako gai beraren inguruan idatzi direla ikusi dute, eta horrek arrisku bat dauka: ipuinak izan ordez, eskolako lan hutsak gerta daitezke maiz. 

Epaimahaiak originaltasunaren aldeko apustua egitea aholkatzen du, ausartak izatea, bururatzen zaien ideia horren inguruan idaztea, besteen artean desberdin egingo dituena. Amaitzeko, maila txikietan ikusitako kalitate ona kontuan hartuz, idazle gazte hauek irakurtzen, idazten eta hau bezalako lehiaketatara aurkezten jarraitzera animatu nahi dituzte. Zentzu horretan, ezinbestekoa da eskolako irakasleen eta gurasoen konplizitatea izatea.

 

2022an eta 2023an saritutako lanak jasotzen dituen Liburuxka

Udalak ekitaldi hau baliatu du 2022an eta 2023an sarituak izan ziren lanekin argitaratu duen liburua aurkezteko. Liburuaren 300 ale argitaratu dira eta Udalaren asmoa da orain arteko edizioetako saridunei eta epaimahaikoei oparitzea. Eskoletan ere banatuko ditu ale batzuk Udalak. Gainerako aleak Udaleko Euskara Sailean eta Liburutegian egongo dira eskuragai. Udalaren web atarian ere eskuragai izango da edonork ikus dezan. 

Jarraian, udal ordezkariek eta epaimahikideek sarituen berri eman zuten, eta saritu bakoitzak bere saria jaso zuen: erosketa bonua, diploma eta liburuak.

Hona hemen saritutako lanak, egileak eta sariak:

A TALDEA (8 sari): Diploma, 50 €-ko bonua eta liburu bat opari
Karramarro berdea Eneko Iturralde Arrizabalaga
Harrizko zubia Ane Ramos Barrutia
Arazo potoloa Alma Rescalvo Garcia
Ile morea Nora Echaniz Cid
Boligrafoa eta papera Izaro Postigo López
Laster arte amatxo Anike Etxabe Abayomi
Mararen mundua Elene Garate Larrañaga
Loro gorraren misterioa Nikole Zabaleta Otaegi
Lur eta arrano kuttuna Jare Ulibarri Telletxea
Belatzaren abenturak Iker Goicoechea Almeida
B TALDEA (8 sari): Diploma, 60 €-ko bonua eta liburu bat opari
Lagun magikoa Nihal Achahboun Akoudad
Gure etorkizuna Julen Olabarrieta Aurrekoetxea
Boligrafoa eta ni Kalare Balsera Merino
Nor da Yanmira Lore Basurto Gorostiza
Itxaropena Nora Gurrutxaga Iriondo
Denon artean bai Itxaso Garaizabal Mugika
Ate batetik bidaia Olatz Garmendia Jauregi
Patxiren kontakizuna Naia Eizagirre Garalde
Peioren bat bateko aldaketa Sara Sasiain Laskurain
Ihesaldia Leire Etxaniz Bereziartua
C TALDEA (sari bakarra): Diploma, 80 €-ko bonua eta liburu bat opari
Sara eta barne borrokak Unax Ansola Arrieta
D TALDEA (4 sari): Diploma, 100 €-ko bonua eta liburu bat opari
Amets kontalaria Ibon Macazaga Idarraga
Maitasunaren arrastoak Julen Lahoz Iribarren
Badra Duna Santos Otegi
Azterketen alderdi ezezaguna Erik Urresti Osoro
E TALDEA (sari bakarra): Diploma, 120 €-ko bonua eta liburu bat opari
Heroia nor? Ivania Maybrith Alvarado Chichande