Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Elgoibarko Udalak laugarren urtez

Herritar guztiek har dezakete parte lehiaketan. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 26tik ekainaren 10ra bitarten Arreta bulegoan (HAZ) eta esku-orrietan dagoen QRa betez. Bestalde, maiatzaren 26an, 10:00etatik 13:00etara, Kalebarren plazan egingo da lore banaketa. Ekimenean parte hartzeko nahitaezkoa izango da NANa erakustea.

Elgoibarko Udalak herriko balkoiak eta leihoak apaintzeko hirugarren urtez antolatu duen lehiaketan parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei. Ekimena Debegesa Garapen Agentziaren lankidetzarekin antolatu du Udalak.

Lehiaketa honen helburua da, herritarren parte-hartzearen bidez, Elgoibarko ingurumen kalitatea eta itxura hobetzea, eta landareei eta loreei garrantzia emanez, herrigune atseginagoa eta ederragoa lortzea, eta bide batez, herritarren artean, landareak zaintzeko ohitura zabaltzea.

Lehiaketa elgoibartar guztiei zabalik dago. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, maiatzaren 26tik ekainaren 10era arte, Arreta bulegoan (HAZ) eta esku orrian dagoen QRa betez.

Sariei dagokionez, herri mailako bi sari izango dira, biak 200 eurokoak, Elgoibarko Txankakua elkarteko saltokietan erabiltzeko. Gainera, eskualde mailako beste sari bat emango da, 250 eurokoa, irabazleak bere herriko saltoki elkartuetan erabil dezan.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu nahi dutenek 943 74 10 50 telefonora dei dezakete edo arreta@elgoibar.eus helbidera idatzi.

Epaimahaiak ekaineko azken astean ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak, lore apainketa ederrenak saritzeko.

Elgoibarren ez ezik, Eibar, Ermua eta Mutrikun ere egingo da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa.