- Arratsaldeko 19:00etan izango da Aita Agirreko areto nagusian eta interesa duen herritar orori dago zabalik.
Elgoibarko Udalak argitaratu du 2023-2027 Legegintzaldi Plana, datozen lau urteetarako lehentasunak, helburuak eta udal-ekintzak taxutuko dituen gida estrategikoa. Dokumentuak 91 ekintza zehatz zehazten ditu, 28 helburutan eta 6 ildo estrategikotan multzokatuta.
Elgoibarko etxebizitza guztietan banatu da dokumentua, eta bertan bizi diren guztiek herriaren etorkizunerako funtsezkoa den ibilbide-orri hau eskura izatea bermatu da. Eta, era berean, Sozializazio Plana gauzatu da: bi bilera egin dira jada (urtarrilaren 16 eta 24an) eta azken bilera bat gauzatuko da asteazken honetan, urtarrilak 31: arratsaldeko 19:00etan izango da Aita Agirreko areto nagusian eta interesa duen herritar orori dago zabalik.
Topaketa hauek aukera paregabea dira elgoibartarrek plana aberasteko eta Elgoibarko etorkizunaren eraikuntzan aktiboki parte hartzeko. Herritarrei parte hartzeko deia luzatzen zaie.