- Lanek astebeteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Obrak dirauen bitartean aparkalekua itxita egongo da.
Astelehen honetan, martxoaren 13an, hasiko dira Arregitorreko aparkalekua asfaltatzeko lanak. 860m2 asfaltatu behar dira, eta, horretarako, gunea fresatuko da, kutxatilak eta hustubideak kotan igoko dira, ondoren asfaltatzeko. Era berean, espaloi bat kentzeko aprobetxatuko da, aparkalekua hobetzeko.
Obrak 21.805,27 €+BEZeko aurrekontua izango du. Lanek astebeteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Obrak dirauen bitartean aparkalekua itxita egongo da.