- Lehenengo fasean, N-634 errepidearen gaineko pasabide berri bat, bertara iristeko igogailua eta eskailerak eta N-634 errepidearen beste aldeko pasabidea egitea aurreikusten dira, Urazandi aldera doan egungoarekin lotzen dena.
- Lehen fase honek 991.840,96 euroko inbertsioa izango du, BEZa barne, eta Urbycolan SL enpresak gauzatuko du. Gauzatzeko epea 10 hilabetekoa izango da. Bigarren fasea denboran zehar modu jarraituan garatzea aurreikusten da.
Astelehen honetan, irailaren 18an, hasiko da King Kong zubiaren birmoldaketaren lehen faseko obra. Lehenengo fasean, pasabide berri bat egingo da N-634 errepidearen gainean, igogailua eta bertara sartzeko eskailerak, eta N-634 errepidearen beste aldeko pasabidea, Urazandira doan egungoarekin lotzen dena. Horretarako, N-634 errepidearen ondoko berdeguneak egokitu beharko dira.
Zubia birmoldatzeko faseetan banatzearen helburua da herritarren irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzea, batez ere Urazandi auzoko bizilagunena, eta eragin sakonak saihestea. Faseak modu independentean gauzatuko dira.
Lehenengo fase honek 991.840,96 euroko inbertsioa izango du, BEZa barne, eta Urbycolan SL enpresak gauzatuko du. Gauzatzeko epea 10 hilabetekoa izango da. Bigarren fasea denboran zehar modu jarraituan garatzea aurreikusten da.
Bigarren fasean, Deba ibaiaren gaineko pasabidea eta eskuinaldeko sarbide-arrapala birmoldatuko dira, eta Urazandiko pasabidea berrituko da, baita N-634 errepidearen gainean dagoen pasabidea eraitsi eta ibaiaren pasabidearekin lotuko ere. Ondorengo faseek osatuko dute esku-hartze osoa.