18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Zuzenean jarraitu daiteke.
Honako gai hauek aztertuko dira:
LEHENENGOA.- 2022ko abenduaren 21ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
BIGARRENA.- 2023. urterako ordainsarien igoera onartzea.
HIRUGARRENA.- Hirilurren balio Gehikuntzaren gaineko Zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa hasiera batean onartzea.
LAUGARRENA.- “12.A ARRIAGA 1” eremuaren UE2-ren xehekapen azterlana behin betikoz onartzea.
BOSGARRENA.- Karakateko Landa Parkea Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia behin betikoz onartzea.
SEIGARRENA.- Elgoibarko Udalak, bazkide laguntzaile gisa, “Elgoibar eta Mendaroko Ekiola Kooperatiba Elkartean” parte hartzea onartzea.
ZAZPIGARRENA.- Ezkontza zibila baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenaren berri ematea.
ZORTZIGARRENA.- Eskariak eta galderak.