18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Zuzenean jarraitu daiteke.
Honako gai hauek aztertuko dira:
LEHENENGOA.- 2023ko urtarrilaren 25ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
BIGARRENA.- 2023-2027 Elgoibarko Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren hasierako onarpena.
HIRUGARRENA.- Indarrik gabe uztea borondatezko erretiro aurreratuaren eta langile publiko izaerari uko egite sarituaren gaineko neurriak.
LAUGARRENA.- HAPOren 2i.F. trenbide “” eremuaren xehekapen azterlana behin betiko onartzea.
BOSGARRENA.- Ezkontza zibila baimentzeko eskuordetzari buruz, Alkatetzak eginiko ebazpenaren berri ematea.
SEIGARRENA.- 2023ko martxoaren 8ko Elgoibarko Udalaren adierazpen Instituzionala.
ZAZPIGARRENA.- EH Bilduk aurkeztutako mozioa: “Martxoak 8, Zaintzen duen Herria Helburu”.
ZORTZIGARRENA.- Euskararen aurkako eraso judizialaren aurrean EH Bilduk aurkeztutako mozioa.
BEDERATZIGARRENA.- Eskariak eta galderak.