18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Udal web orrian jarraitu ahal izango da zuzenean.
Asteazken honetan, ekainak 29, Elgoibarko Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 18:30ean Udaleko Areto Nagusian. Hona hemen gai-zerrenda:
-
- 2022ko maiatzaren 25ean egindako bilerari dagokion akta onartzea.
- Udaleko eta Udal Kirol Patronatuko 2022ko Lanpostu Zerrenda lehendabizikoz onartzea.
- 2022ko aurrekontua kreditu transferentziaren bidez aldatzeko espedientea lehendabizikoz onartzea.
- Konpromisozko kredituen aldaketa onartzea.
- Elgoibarko gurasobakarreko familiak egiaztatzeari buruzko mozioa, Elkarrekin Podemos udal taldeak aurkeztutakoa.
- Jasangarritasunari buruzko legea betetzearen aldeko mozioa, Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztutakoa.
- “LGTB+ bizitzek balio dute” leloaren inguruan E H Bilduk aurkeztutako adierazpena.
- Bainu publikoen zirkuitu bat sortzeko mozioa, Elkarrekin Podemosek eta E H Bilduk aurkeztutakoa.
- Eskariak eta galderak.