- 18:30ean izango da, Udaletxeko Areto Nagusian. Zuzenean jarraitu daiteke.
Hona hemen gai-zerrenda:
LEHENENGOA.- 2022ko urriaren 26an egindako bilerari dagokion akta onartzea.
BIGARRENA.- Elgoibarko Udaleko eta Kirol Patronatuko 2021eko Kontu Orokorra onartzea.
HIRUGARRENA.- 2023ko ekitaldian, Udalari eta Udal Kirol Patronatuari dagozkien, aurrekontua eta plantila organikoen hasierako onarpena..
LAUGARRENA.- 2022ko enplegua eta tokiko garapena sustatzeko proiektuak, hots, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen dituenak gauzatzeko Elgoibarko, Soraluzeko, Mendaroko, Deba eta Mutrikuko udalen artean burutzen den kudeaketa Debabarreneko lurralde eremuaren esku uzteko hitzarmena onartzea.
BOSGARRENA.- 2022rako ordainsarien igoera gehigarria onartzea.
SEIGARRENA.- Udal Kirol Patronatuko 2022 ekitaldiko Aurrekontua aldatzeko, 1/2022 eta 2/2022 zenbakiak dituzten espedienteen berri ematea.
ZAZPIGARRENA.- 2022ko Euskararen nazioarteko egunerako adierazpena.
ZORTZIGARRENA.- Eskariak eta galderak.