- Aste Santuko egonaldiak eskatzeko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik Gizarte Ongizate Sailean (Santa Ana kalea, 2).
Egoitzetako aldi baterako egonaldien programak egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera ematen die beren etxeetan bizi diren adineko mendeko pertsonei edo desgaitasunen bat dutenei. Norberaren aukerako atsedenaldi eta egonaldiei bakarrik aplika dakieke.
2024ko Aste Santuko kanpainarako egonaldia martxoaren 25etik apirilaren 8ra luzatuko da. Urtean gehienez bi hamabostaldi eskatu ahal izango dira.
Aste Santuko egonaldiak eskatzeko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik. Eskaerak Gizarte Ongizate Sailean izapidetu behar dira (Santa Ana kalea, 2). Horretarako, aurrez aurreko hitzordua eskatu beharko da HAZen, bai aurrez aurre, bai 943 74 10 50 telefonora deituta. Egonaldia hasi baino 15 egun lehenago jakinaraziko da egonaldiaren onarpena.