Apirilaren 12an Elgoibarren izango den Pirritx eta Porrotxen ikuskizuna bertan behera geratu zen. Udalak jakinarazi duenez, hori dela eta, erositako sarreren zenbatekoa itzuliko da.
Sarrerak online plataformaren bidez erosi zituztenek automatikoki jasoko dute dirua erosketa egiteko erabili zuten txartelean.
Sarrerak leihatilan erosi zituztenentzat, Herriko Antzokia egokitu da itzulketa-gune gisa. Sarreren zenbatekoa egun eta ordutegi hauetan jaso ahal izango dute:
- Uztailak 8, astelehena: 10:00etatik 14:00etara
- Uztailak 9, asteartea: 15:00etatik 19:00etara
- Uztailak 10, asteazkena: 10:00etatik 14:00etara
Edozein arazo edo zalantza izanez gero, interesatuak Udalarekin harremanetan jar daitezke helbide elektroniko honen bidez: leihatila@herrikoantzokia.eus.