‘Ama ez diren emakumeak’: ez-amatasunari buruzko mahai-ingurua urriaren 21ean Elgoibarren

  • Ama ez diren emakumeen alderdi emozionalei, familiakoei, sentimenduei eta sozialei buruz hitz egingo da. Ekitaldia LILAn egingo da, 18: 00etan.
  • Ekitaldia interesdun guztientzat da irekia, eta parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea esteka honen bidez: https://labur.eus/lila2024 edo kartelean eskuragarri dagoen QR kodea eskaneatuz.

Datorren 2024ko urriaren 21ean, 18: 00etatik 20: 00etara, Elgoibarko LILAn, gaztelaniazko mahai-ingurua egingo da, ‘Ama ez diren emakumeak’ izenburupean. Ekitaldi honetan Arantza Álvarez eta Eider Pérez psikologoek parte hartuko dute, sexologian eta bikoteen terapian espezializatuak. Elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat eskainiko dute, herritar guztientzat irekia.

Hitzaldian, ama ez diren emakumeen alderdi emozionalei, familiakoei, sentimenduei eta sozialei buruz hitz egingo dute, eta gomendio terapeutikoak ere emango dituzte, emakume eta bikotekideentzako erronkei aurre egiteko.

Ekitaldia interesdun guztientzat da irekia, eta parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea esteka honen bidez: https://labur.eus/lila2024 edo kartelean eskuragarri dagoen QR kodea eskaneatuz.

Elgoibarko Udalak eta Lilak interesa duten pertsona guztiak animatu nahi dituzte ekimenean parte hartzera.