Joko guztiak ordezkatu dira eta kautxuzko zoladura berria jarri da. Auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, parkea plaza bereko gune eguzkitsuago batera eraman da.
Inbertsioa 37.292,92 € + BEZ izan da. Udalaren asmoa da 2022an haurrentzako beste 4 parke ere berritzea.
Elgoibarko Udalak, haur-parkeak berritzeko eta mantentzeko planaren barruan, Altzolako San Juan plazako haur-parkea birmoldatzeko lanei ekin zien maiatza amaieran. Joan den abenduan ibaiak gainezka egin ondoren, parkeak kalteak izan zituen.
Joko guztiak ordezkatu dira eta kautxuzko zoladura berria jarri da. Auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, parkea plaza bereko gune eguzkitsuago batera eraman da, orain arteko eremuan lorategi-gune bat sortuz. Obrak 110m2-ko azalera hartu du eta inbertsioa 37.292,92 € + BEZ izan da.
Udala 2022an beste 4 haur-parke berritzeko lanean ari da.