Aldaketak trafikoan, abenduaren 31n, Elgoibarko San Silbestre lasterketa herrikoia dela eta

Abenduaren 31n, San Silbestre Herri Lasterketa dela eta, aldaketak izango dira trafikoan. Urteroko ekitaldi honek parte-hartzaileak eta ikusleak erakartzen ditu, eta horien segurtasuna bermatzeko, hainbat trafiko-neurri ezarriko dira.

 

Ibilbidea hau izango da:

  • Neutralizatuan: Kalegoen Plaza – Errosario – Kalebarren – San Bartolome – Kalegoen Plaza.
  • 3 buelta handi: Kalegoen – Errosario – Kalebarren – San Frantzisko – Maala – Ermuaranbide – Txarriduna biribilgunea – Bernardo Ezenarro – Osasun Zentroa – Bernardo Ezenarro – Trenbide – Tren Geltokia – Santa Ana biribilgunea – Santa Ana – Kalegoen.

Lasterketaren ibilbideak trafikoan aldaketak eta mozketak eragingo ditu, 16:30etatik 18:30etara:

1.- Lasterketaren ibilbidean dauden kaleak zirkulazioarentzako itxita egongo dira 16:30etatik 18:30etara. Ondorengoak dira kale hauek:

  • Kalegoen Plaza.
  • Errosario kalea.
  • San Bartolome Kalea.
  • Kalebarren Plaza.
  • San Frantzisko Kalea.
  • Trenbide kalea.
  • Santa Ana kalea.
  • Maalako Zubia.
  • Ermuaranbide kalea (Maalako Zubitik biribilgunera).
  • Bernardo Ezenarro kalea.

 

2.- Ondorengo kaleetako sarrera/irteera zirkulazioarentzat itxita egongo da, 16:30etatik 18:30etara:

  • Aita Agirre Plaza.
  • Artekale Kalea.
  • Leku Eder Parkea.
  • P. M. Urruzuno Kalea.
  • S. Ignazio Kalea.
  • Antonio Arrillaga.
  • Ubitarte Plaza.
  • Giza Eskubideen Parkea.
  • Bolatokiko Parkea.

 

3.- Ondorengo kale eta guneetan daude garajeetako sarrera eta irteera itxita egongo da 16:30etatik 18:30etara (ezingo dira kotxeak sartu eta atera).

  • Trenbide Kalea.
  • P.M. Urruzuno Kalea.
  • San Frantzisko Kalea.
  • Bernardo Ezenarro Kalea. (Osasun zentrotik Trenbide Kalera).
  • Santa Ana Kalea (1etik 26ra).
  • Ubitarte Plaza.
  • San Ignazio Kalea.
  • Antonio Arrillaga Kalea.
  • Aita Agirre Plaza

 

4.- 16:30etatik 18:30etara ondorengo garajeetara sarrera itxita egongo da eta irteera ondoren adierazten den bezala egin beharko da:

  • Bernardo Ezenarro 2aren ondokoa Ermuaranbide kalerantz.
  • Uparitzaga  derrigorrez Toletxe Kaletik egingo da.

 

5.- 16:30etatik 18:30etara ondoren adierazten diren aparkaleku publikoetako sarrera / irteera itxita egongo da (ezingo dira kotxeak sartu eta atera).

  • Aita Agirre Plaza.
  • P. M. Urruzuno Kalea  Zamalanetako gunea.
  • Antonio Arrillaga Kalea.
  • Ubitarte Plaza.
  • San Ignazio Kalea.
  • Trenbide Kalea (Santa Anarako noranzkoan aparkatutakoak.)
  • Bernardo Ezenarro Kalea  Ermuaranbideko biribilgunetik Osasun Zentrora).

Larrialdi kasuan, antolakuntzakoek larrialdietako zerbitzuen pasoa bermatuko dute.