Amaitu dira Aizpizkar kalean egin diren kanalizazio-lanak. Proiektu honek lurpeko azpiegituren berrikuntza integrala barne hartu du, zonaldeko zerbitzua eta eraginkortasuna hobetuko dituena.
Horrez gain, apirilaren amaierarako eremu berean argiztapen publikoko instalazio berria osatuta egotea aurreikusten da. Proiektu horrek, gaueko ikuspena hobetzeaz gain, inguruaren segurtasuna eta estetika ere hobetuko ditu.
Aldi berean, dagokion telefonia-konpainiari eskatu zaio euren lineak lurperatzeko eta egun jarrita dauden egurrezko zutoinak kentzeko.