- Arratsaldeko 19:30ean zabalduko da luntx batekin eta 21:00etan kontzertua eskainiko dute Aitor Asenjo eta Danel Legorburuk.
- Iria Andradek kudeatuko du, gosariak eta pintxoak egongo dira eta asteburuetan afariak eta hilero mota desberdinetako ekitaldiak eta/edo ikuskizunak antolatuko dira.
Aita Agirre eraikineko Kultur Kafeak ostiral honetan, irailak 15, zabalduko ditu berriz ere ateak. Esleipendun berria Iria Andrade izango da.
Arratsaldeko 19:30ean zabalduko da luntx batekin eta 21:00etan kontzertua eskainiko dute Aitor Asenjo eta Danel Legorburuk.
Urteko kanona 3.708,00 eurokoa izango da (BEZik gabe). Bi urteko prestazioa izango du, ondoren beste bi urtez luzatu ahal izango dena. Andraderen proposamenari jarraiki, zerbitzuaren funtzionamendu normalerako behar dituen produktuak eta artikuluak erosteaz eta saltzeaz gain, bezeroei kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskainiko dizkie. Horretarako, besteak beste, gosari eta pintxoak eskainiko ditu egunero eta afariak asteburuetan (ostirala eta larunbata).
Tabernaren ordutegia honako hau izango da:
- Astehelena, itxita.
- Asteartetik ostegunera, 8:00etatik 22:00etara.
- Ostirala, 8:00etatik 01:30era.
- Larunbata, 9:00etatik 01:30era.
- Igandea, 9:00etatik 15:30era. Arratsaldetan, itxita.
Hori guztia, ostalaritzan esperientzia duen talde profesional batek lagunduta, bezeroei zerbitzurik egokiena bermatzeko.
Eta, jakina, Kultur Kafearen filosofiari jarraipena emateko, hilean behin, gutxienez, musika-kontzertu bat eta beste mota bateko ekitaldiak/ikuskizunak/kontzertuak/kultura-jarduerak antolatuko ditu, gune hori elgoibartarrentzat topagune izan dadin eta, formatu txikiko kultur ekitaldien bidez, Elgoibarko kultura-nortasuna eta sorkuntza bultzatzen jarrai dezan.