- Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.
Aita Agirre kulturgunea hiru kultur ekitaldiren eszenatokia izango da urriaren bigarren hamabostaldian. Ikuskizun guztiak doakoak dira. Programazioak bi antzezlan eta kontzertu bat biltzen ditu:
Kontzertua: Alguillo eta Alkimistak
- Noiz: Urriaren 20an, igandea, 12:30ean.
Aita Agirre kulturgunea izango da Alguillo eta Alkimistak taldearen kontzertuaren eszenatokia. Burua Makurtu Gabe diskoa aurkeztuko dute. Ordubete inguruko kontzertua izango da, 10 euskal kantu berrik osatua, R & B, funk, latin eta gospel kutsuarekin.
Antzerkia: “Kanpora Sartzen”
- Noiz: Urriaren 27an, igandea, 12:30ean
Txalo Produkzioen “Kanpora Sartzen” antzezlana euskaraz taularatuko da. Kanpora sartzen lehen pertsonan idatzitako istorioa da, sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duena. Xabinek seropositiboa zela jakin zuen 2013ko martxoaren 11n; egun hartan, dena aldatu zen. Hamar urteren ostean, Xabinen eta birusaren arteko harremanari buruz hitz egiteko garaia iritsi da. Lan honetan bere elkarbizitzaren lekuko izango gara, azken hamarkadan gertatutako pasadizoak errepasatzen. Pilulak, estigma, lotsa, kontsultak, beldurra, errua, bakardadea, osasun mentala, terapia, pandemia… Nola eragin du birusaren etorrerak Xabinen eguneroko bizitzan?
Antzerkia: “Akelarre”
- Virginia Imazek gaztelaniaz antzeztutako “Akelarre” antzezlanak itxiko du hileko programazioa Aita Agirre Kultur Etxean. Oihulari Klown konpainiak Virginia Imaz aurkeztuko du Akelarren, gazte eta helduentzako aretoko clown antzerki ikuskizunean. Proposamen berri honetan, Imazek umorez eta samurtasunez aurkezten dizkigu hainbat gai, hala nola begiko gaitza, deabruarekiko tratua, sorginkeriak, sorgin-ehiza, etab. Proposamen ludiko bat da, ezberdintasuna eta indarkeria erreferentetzat hartzen dituena, eta Oihulari Klownen sorkuntza guztietan ohikoa den bezala, genero-ikuspegitik egiten du.
Elgoibarko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekitaldi hauetan parte hartzera eta Aita Agirrek eskaintzen dituen proposamen artistikoez gozatzera.