Aita Agirre kulturgunea morez argiztatuko da urriaren 15ean dolu perinatal eta neonatalaren oroimen egunarekin bat egiteko.
Haurdunaldian, erditzean edo jaio ondoren hil diren haurtxoak omentzeko modu gisa, urriaren 15ean, Dolu Perinatal eta Neonatal eguna ospatzen da. Elgoibarko Udalak, Esku Hutsik elkartearekin lankidetzan, modu sinbolikoan ikusarazi nahi izan du Aita Agirre eraikina argiztatuz.