Izena emateko txartelak Jubilatuen Biltokian jaso daitezke, astelehenetan edo ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara, uztailaren 29a baino lehen.
Bazkaria 14:30ean izango da Olaizaga kiroldegian. Prezioa 7 eurokoa da pertsonako.
Abuztuaren 28ko San Bartolome jaietako jubilatuen bazkarian izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko azken eguna uztailaren 29a izango da. 14:30ean izango da Olaizaga kiroldegian. Prezioa 7 eurokoa da pertsonako.
Izena emateko txartelak Jubilatuen Biltokiko bulegoan jaso daitezke, San Frantzisko kaleko 21ean, astelehenetan edo ostiraletan, 11:00etatik 12:00etara.
Elgoibarko jubilatu guztientzat da eta izena emateko NANa eraman behar da.
Elgoibarko Udalak diruz laguntzen du jarduera hau, eta Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak babesten du.