- Froga gisa planteatu den proiektua urrian hasi da, tokiko 10 enpresaren partaidetzarekin (8 elikadura-establezimendu eta tokiko 2 ekoizle): Armueta, Basueta Baserria, Doña Mercedes, Eizagirre, Ibarrenea, La Bermeana arrandegia, Patxi Harategia, Surya belardenda, Txilarre ekodenda eta Zeleta Baserria.
- ElikaKLIK sustatzeko, 100 euroko bonuaren zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean.
Elgoibarko Udalak, Elgoibarklik plataformaren bidez, eta Dendartean elkartearekin lankidetzan, bultzada berri bat emango dio tokiko saltokiaren salmenta digitalari, Whatsapp kanala abian jarriz, elikagaiak online saltzeko: ElikaKLIK. Era berean, elikadura alferrik ez galtzeko neurriak hartuko dira, Too Good To Go mugimendura atxikiz, munduan elikagaiak alferrik galtzearen aurka borrokatzen duen app handiena.
Ane Beitia Elgoibarko alkateak zehaztu duenez, “helburua elikagaiak alferrik galtzea saihestea eta merkataritza iraunkorragoa bultzatzea da, era berean, saltokiei zein bezeroei komunikazio- eta negozio-bide berriak ematea”.
Froga gisa planteatu den proiektua urrian hasi da, tokiko 10 enpresaren partaidetzarekin (8 elikadura-establezimendu eta tokiko 2 ekoizle): Armueta, Basueta Baserria, Doña Mercedes, Eizagirre, Ibarrenea, La Bermeana arrandegia, Patxi Harategia, Surya belardenda, Txilarre ekodenda eta Zeleta Baserria.
Proiektuak bi fase ditu. Lehenengo fasean, enpresa horiek laguntza pertsonalizatua jasoko dute, WhatsApp bidez salmentak egin ahal izateko, bezeroen erosketa-esperientzia hobetzeko eta negozioa merkatuaren eskaera berrietara egokitzeko.
Baina, horrez gain, sortutako hondakinak eta horiek gutxitu eta aprobetxatzeko aukerak aztertuko dira, elikagaien xahutzea murrizteko.
ElikaKLIK sustatzeko, 100 euroko bonuaren zozketa
Proiektua indartzeko eta parte hartzen duten saltokietan erosketak sustatzeko, 100€-ko erosketa-bonu bat zozketatuko da, establezimendu horietan kontsumitu ahal izango dena.
Azaroaren 10ª bitartean parte hartu ahal izango da zozketan eta horretarako nahikoa da www.elgoibarklik.eus plataforman, bere sare sozialetan edo proiektura atxikitako saltokietan aurkitu ahal izango den inprimakia betetzea.
Azaroaren 11n zozketa egingo da izena eman duten guztien artean, eta irabazlearen izena Elgoibarkliken eta bere sare sozialetan argitaratuko da.
Informazio guztia www.elgoibarklik.eus webgunean eta Instagram eta Facebook sare sozialetako @elgoibarklik.eus profiletan dago jasota.