Lanak Olaizaga kiroldegian aurkeztu behar dira (32. posta kutxatilan) uztailaren 22a baino lehen paperean. Originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
Irailaren 1etik 30era erakusketa egingo da aurkeztutako argazki guztiekin.
Abian da, beste urte batez, Elgoibarko kirol argazkien lehiaketa. Aurtengoa lehiaketaren XVII. edizioa da jada, eta Elgoibarko Udalak (Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saila eta Kirol Patronatua) eta Ongarri argazkilari elkarteak antolatu dute elkarlanean.
Interesa duen orori dago zuzenduta, haur, gazte zein nerabe, profesional edo zaletu orori, eta gai nagusia, noski, kirola izango da, bere arlo zein modalitate guztietan.
Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketara, originalak eta argitaratu gabeak. Argazki horiek, halaber, paperean aurkeztu beharko dira, koloretan nahiz zuri-beltzean, eta irudiak tratatzeko edozein prozedura edo teknika onartuko da.
Lanak Olaizaga kiroldegian aurkeztu behar dira (32. posta kutxatilan) uztailaren 22a baino lehen. Argazki bakoitzaren atzean izenburua edo leloa eta zein mailatara (herritarrak, gazteak, orokorra) aurkezten den adierazi beharko da, eta horrekin batera, partaidearen datuak kartazal baten barruan.
Mailak eta sariak:
- HERRITARRENTZAKO SARIA: Elgoibarren bizi direnek aurkeztutako argazkirik onena sarituko da. Saria: 200 €
- GAZTEENTZAKO SARIA: 18‐ 30 urte bitarteko gazteak, Elgoibarren nahiz kanpoan bizi direnak. 1. saria: 300 € | 2. saria: 200 €
- SARI OROKORRA: 30 urtetik gorakoak, Elgoibarren nahiz kanpoan bizi direnak. 1. saria: 300 € | 2. saria: 200 €
Epaimahai batek aukeratuko ditu argazki saridunak, eta saria jasotzeaz gainera, argazki erakusketa bat egingo da Olaizaga kiroldegian irailaren 1etik 30era bitartean.
Iaz, 2021ean, 18 parte-hartzaile izan ziren eta 68 argazki aurkeztu zituzten.