Pertsonalizatu adostasun-lehentasunak
Cookieak erabiltzen ditugu modu eraginkorrean nabigatzen eta funtzio jakin batzuk egiten laguntzeko. Jarraian, baimen kategoria bakoitzeko cookie bakoitzari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu. Beharrezko cookieak nabigatzailean gordetzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak ahalbidetzeko.
Hirugarrenen cookieak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen laguntzen digutenak, zure lehentasunak gordetzen laguntzen digutenak eta eduki eta publizitate garrantzitsuak eskaintzen dizkigutenak. Cookie horiek zure nabigatzailean gordetzen dira soilik, zure baimenarekin. Cookie horiek guztiak aktibatzea edo desaktibatzea aukera dezakezu, baina cookie batzuk desaktibatzeak eragina izan dezake zure nabigazio-esperientzian.
Beti Aktibo
Las cookies necesarias son cruciales para las funciones básicas del sitio web y el sitio web no funcionará de la forma prevista sin ellas. Estas cookies no almacenan ningún dato de identificación personal.
Las cookies funcionales ayudan a realizar ciertas funcionalidades, como compartir el contenido del sitio web en plataformas de redes sociales, recopilar comentarios y otras características de terceros.
Las cookies analíticas se utilizan para comprender cómo interactúan los visitantes con el sitio web. Proporcionan información sobre métricas el número de visitantes, el porcentaje de rebote, la fuente de tráfico, etc. Las cookies de rendimiento se utilizan para comprender y analizar los índices de rendimiento clave del sitio web, lo que ayuda a proporcionar una mejor experiencia de usuario para los visitantes.
Estas cookies le permiten compartir contenido del sitio web con plataformas de medios sociales (por ejemplo, Facebook, Twitter, Instagram). No tenemos control sobre estas cookies ya que las mismas redes sociales las configuran.

Ez dago cookierik bistaratzeko.

Abian da 2024ko egutegia osatzeko XVI. argazki lehiaketa

  • Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren aurtengo gaia honakoa izango da: “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek antolatutako ospakizunak eta jarduerak”.
  • Argazkiak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 6a, ostirala, izango da; eta lanak Aita Agirre kulturgunean edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

Elgoibarko Udalak, ohikoa den bezala, egutegia eskaini nahi die herritarrei eta gertukoei. Egutegia eratzeko argazki lehiaketa antolatzen du urtero, bai poltsikorako egutegia baita hormako egutegia irudikatzeko. 

Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izango da, beraz, argazkia Elgoibarren 2022ko urritik 2023ko urriaren 6 bitartean egindakoa izan beharko da. 

Argazkiak aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 6a, ostirala, izango da (egun hori barne); eta lanak Aita Agirre kulturgunean edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Bestalde, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko da aukeratutako argazki bakoitza.

Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanak originalak izango dira, eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten duten 16 urtetik gorako pertsonek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb-ko pisua izango dute, eta gehienez ere, 10 Mb-ekoa. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Argazkiak Elgoibarren ateratakoak izan beharko dira, eta adierazi egin beharko da zein leku den.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Aita Agirre kulturgunean (Euskara Saila, Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar) edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu beharko dituzte lanak, eta horretarako azken eguna 2023ko urriaren 6a (ostirala) izango da.

Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

  1. Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2024” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Aita Agirre kulturgunea (Euskara Saila), Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar.
  2. Emailez, euskara@elgoibar.eus helbidera bidalita. Kasu honetan ere, aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua izan dela jakinarazteko.

Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturikoak, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko. Hala, Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.