- Abenduaren 2tik 15era 4 ekimen ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute elgoibartarrek.
Abenduaren 3a, larunbata, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna da. Egun hori 1992an ezarri zuten Nazio Batuek, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzeko. Aldarrikapen jardunen baitan, Elgoibarko Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau berezia antolatu dute:
- Abenduak 2-16 bitartean “Atzegizaleak” lona ezarriko da Kultur Etxean.
- Abenduak 3. NUALAren mahai informatiboa Kalegoen plazan.
- Abenduak 8. DEPARKEL elkartearen hitzaldia. Kultur Etxeko hitzaldi gela. 18:00.
- Abenduak 15. Displasia Fibrosa elkartearen “un regalo llamado Mateo” liburuaren aurkezpena eta elkarteak egiten duen lanaren eta gaixotasunaren inguruko argibideak. Gazteria Sailarekin elkarlanean. (Honekin lotuta, gazteria sailetik eskola ume txikiei ipuinaren ale bana banatuko zaie ikastetxeen bitartez).
Herritarrei ekintza ezberdinetan parte hartu eta aldarrikapenera batzeko deia luzatzen zaie.