Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko egunerako Adiezapena

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Nazioarteari euskaldunok bizirik gaudela esateko eguna. Abenduak 3, gure euskaltasuna aldarrikatu eta euskaraz (eta euskararekin) ospatu eta gozatzeko eguna.

Euskararen Eguna dela eta, Elgoibarko Udalbatzak Euskararen Eguneko Adierazpena onartu du azaroaren 26ko Osoko Bilkuran. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra Topagunea elkarteak adostutako testua izan da onartu dena.

Adierazpen horren bidez, jakinarazi nahi diegu herritarrei euskara sustatzeko lanean jarraituko dugula baina herritarrak ondoan behar ditugula, elkarlanean eraginkorragoa izango baita egindako lana.

2024 Euskararen Nazioarteko Eguneko Adierazpena