- Guztira 17 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Haurrentzako lehiaketara, bestalde, 9 kartel aurkeztu dira.
- Sari-banaketa abuztuaren 23an izango da, 20:30ean, Elgoibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan.
Elgoibarko Udalak 2023ko San Bartolome jaien egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketan sarituen izenak jakinarazi ditu: Abel Florido Gandulloren ‘Mogollón’ kartelak iragarriko ditu 2023ko San Bartolome jaiak.
Aurtengo ediziora 17 kartel aurkeztu dira. Abelek 800 euroko saria irabazi du.
Haurrentzako lehiaketara, bestalde, 9 kartel aurkeztu dira. Hauek izan dira sarituak:
- Leire Eguren Torquemada (12 urte) – Elgoibar festetan
- Sare Meabebasterretxea Sanz (12 urte)
- Ibon Baskaran Beristain (11 urte) – Soka-dantza
- Oihane Meabebasterretxea Sanz (9 urte)
- Libe Jurado Bastida (8 urte)
- Ibai Meabebasterretxea Sanz (6 urte)
Aurten epaimahaia honako hauek osatu dute: Maialen Gurrutxaga, Elgoibarko alkatea; Andrea Arriola, Elgoibarko Udaleko Kultura Batzordeko presidentea; Jesus Mari Sarasua, Ongarri Argazki Taldeko kidea; Gemma Monreal eta Emi Nogales margolariak; eta Blanca Salegi, Elgoibarko Udaleko kultura teknikaria
Sari-banaketa abuztuaren 23an izango da, 20:30ean, Elgoibarko Udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan.
Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Udalak datozen asteetan jakinaraziko du San Bartolome jaietarako prestatutako programazioa.