- Plana 5 landa-bidetan hasi da: Beoain, Olazarraga, Aranburu, Jauregi eta Mintxeta. Jarraipena izango du herrian, Ermuaranbiden, Karkizaoko igoeran eta Toletxe kalean, besteak beste.
- Lanen aurrekontua 218.944,99 eurokoa da, BEZa barne.
Elgoibarko Udala 18 gune, erdiguneko kaleak eta landa-bideak hartzen dituen asfalto-kanpainarekin hasten da. Ibilgailu astunen joan-etorriak eta eguraldiak eragindako kalteak direla eta, Udalak asfaltatze-kanpaina bat antolatu du udalerriko hainbat landa-eremu eta hiri-eremu hondatu konpontzeko. 18 gune, erdiguneko kaleak eta landa-bideak hartzen ditu.
Plana 5 landa-bidetan hasi da: Beoain, Olazarraga, Aranburu, Jauregi eta Mintxeta.
Azaroan, honako hirigune hauek asfaltatuko dira:
- Ermuaranbide kalea
- Karkizaoko igoera
- Toletxe kalea 22 eta 30 zenbakidun atarien artean
- Gune bigunak: Santa Klara, Santa Ana, San Roke, Urazandi, Kalamua, Bernardo Ezenarro, Ermuaranbide, Toletxe kalea, Loritoko Aldapa eta Alkorta.
Obraren aurrekontua 218.944,99 €-koa da, BEZa barne. Azaroan asfaltatzen lanak amaitzea aurreikusten da.