- Kattalin elkarteak mahai informatiboa jarriko du urriaren 22an King Kong eraikuntzako estalpean.
Elgoibarko Udalak bat egiten du Bularreko Minbiziaren Munduko Egunarekin eta Aita Agirre kulturguneko estalpea arrosaz argiztatuko da, gaur, asteazkena, urriak 19.
Horrez gain, astelehenetik igande arte (urriak 23), KATTALIN eta AECC elkarteetakoek horrela eskatuta, Kultur Etxeko leihoan lazo arrosa eskegiko da egoera honetan egon diren edo egon daitezkeenak gogoraraziz.
Arrazoi bera dela medio, Kattalin elkarteak mahai informatiboa jarriko du urriaren 22an King Kong eraikuntzako estalpean, bertan nahi duenak elkartea zein bularreko minbiziaren inguruko informazioa jasotzeko aukera izan dezan.